Kutsidazu Bidea, Ixabel (Joxean Sagastizabal)

irakurzaleenkluba 1456147929143 IRAKURZALEEN KLUBA | 2013-04-26 10:41

       

Juan Martin euskara ikasi nahi duen Donostiarra da. Tolosa da ikusten duen azkeneko herria. Zibilizaziotik haratago doa. Aranguren izena du baserriak. Gizarajoa, Donostiako euskaltegietan euskara ikasten egon da, baina baserriko euskara suahilia iruditzen zaio. Monster familiara doa bizitzera. Bertan, amona, aita, ama, bi anaia bikiak, ahizpa eta alaba ederra, Ixabel. Juan Martin segituan maiteminduko da Ixabeletaz. Ezin dio begia gainetik kendu. Zaila iruditzen zaio baserriko bizitza. Afarietan, postrerako intxaurrak jaterakoan, gauzaeza da intxaurrak eskuekin txikitzeko. Familia guztiak txikitzen ditu intxaurrak eskuekin. Amonak izugarrizko beldurra ematen dio. Eta okerragoa dena, ez du tutik ere ulertzen. Ixabeli bai, baita ahizpari ere. Baina gainontzekoei… Hau da ametsgaiztoa.

Alkizara joaten da euskara ikastera. Bere ikaskideak nahiko xelebreak dira. Lagunak egiten dira denak, eta herriko festak direnean oso ondo pasako dute. Baina, batzuek izugarrizko ezustekoa hartuko dute.

Bikien artean egiten du lo. Beno, egia esan ez du lorik egiten, bikiek izugarrizko zurrungak egiten dituztelako. Gauak entzunezin den kontzertua dirudi. Esan daiteke ez dela oso mutil indartsua, eta zailtasunak izango ditu baserriko lanak egiteko. Inguruko baserritar guztiak berataz barrezka daudela, lortuko al du baserritik bizirik ateratzea?

 

Asko gustatu zait liburu hau. Oso erraza da irakurtzeko, eta polita izateaz gain, oso liburu barregarria da. Edozeini gomendatuko nioke. Eta baserrietako bizitza ederki isladatzen du.

Nire iritziz, oso istorio barregarria da. Umorea izugarri ondo nahasten du hirian bizi den eta baserrian bizitzen probatzea gustatuko litzaiokeen gazte baten experientzia. Oso gomendagarria da.

Pertsonai bakoitza berezia da. Bakoitzak izaera ezberdina du. Oso interesgarri eta barregarriak dira, eta irakurleak ondo pasatzea lortzen dute.

Oso liburu euskalduna da eta erraza ulertzen. Euskara Batuan dago idatzia, baina batzuetan herriko euskara erabiltzen da, beraz liburu hau irakurtzea abentura bat da.

 

 

Txomin Bergua


Utzi iruzkina: