Kensukeren mundua (Michael Morpurgo)

irakurzaleenkluba 1456147929143 IRAKURZALEEN KLUBA | 2013-04-30 08:55

   

                                KENSUKEREN MUNDUA

  Michael 12 urteko mutiko bat da eta Inglaterran bizitzen da bere ama, aita eta txakurrarekin. Bere gurasoek lan egiten duten fabrika itxi egiten dute eta kalean geratzen dira. Orduan, bere aitak belaontzi bat erosten du eta munduari buelta emango diotela esaten du. Hasieran, amak eta Michaelek ez dute nahi, baina pentsatu eta ondoren, ideia ona iruditzen zaie. 

 Prestatu eta ondoren bidaiarako prest daude eta Espainiarantz abiatzen dira. Bidaiaren erdia eginda daukatenean, gau batean ekaitz izugarri batek arrapatzen ditu eta Stella itsasontziaren gainalden dagoenez, Michael bere bila ateratzen da. Txakurra hartzean Michaelek oreka galtzen du eta uretara erortzen da Stellarekin batera.

 Michael uharte batean esnatzen da Stellarekin batera eta prestatu ondoren ur eta janari bila joaten da.

IRITZIA: Niri liburua asko gustatu zait abenturazkoa delako eta uharte batean nola bizi dezakezun erakusten dizulako. Nik gomendatuko nuke liburu hau irakurtzea.

 

 


Utzi iruzkina: