Kaliforniako neskak (Joxemari Iturralde)

irakurzaleenkluba 1456147929143 IRAKURZALEEN KLUBA | 2013-04-26 10:42

   

Liburu honek neska baten oporrak kontatzen ditu. Anuxka izeneko neska, bi lagunekin batera, Kaliforniara joan da oporretan, hilabete bat pasatzera. Bere ingelesa oso ona ez izan arren, bertara joatea erabaki du. Lagun bakoitza San Franciskoko familia batera joan dira eta familiak herri desberdinetan bizi dira.Anuxka goiz guztietan, akademia batera joan behar da ingelesa ikastera.Anuxkak bertan, beste bizimodu eta kultura ezberdinak ikasten ditu eta esperientzia berriak bizitzen ditu. Momentu onak izaten ditu eta gehienetan, bere lagunekin izaten da. Adibidez: akademiatik ateratzean lagun berri bat egiten du eta berarekin hondartzara joaten da eta oso ondo egoten da. Hala ere, momentu txarrak izaten ditu, kasu honetan, mutil batekin. Adibidez: mutila gerturatu zaio eta berarekin joateko esan dio eta Anuxkak, ezetz esatean, mutila haserretu da. Zer ondorio izango ditu horrek? ...

 

Niri asko gustatu zait istorioa oso interesgarria delako eta abenturazko momentu batzuk dituelako. Pertsonaiak oso errealak direla pentsatzen dut, leku desberdinetan nortasun desberinak dituztela esaten duelako eta hori, bizitza errealean gertatzen da. Hizkuntza oso ulergarria da euskara batua erabiltzen delako. Ni gazteei gomendatzen diet, gazteek egiten dituzten gauzak kontatzen dituelako etaneska gazte batek kontatzen duelako.

 

MALEN PALAZUELO - 2.A

 


Utzi iruzkina: