Joko bikoitza David s.Williams
LIburu honen protagonista Alison Anderson da, 16 urteko neska. Bere gurasoekin eta bi
anairekin bizi da Grimbhourg hirian. Lagun min bat du Kate izenekoa eta Phil izena duen
mutil batekin ateratzen da.Philetaz ez dago oso maiteminduta eta duela aste batzuk ez zaiola gustezen esan nahi dio baina ez da ausartzen esatera. Asko gustatzen zaio igeri egitea eta asko pozten da jakitean gonbidatuta daudela leku batera hobeto igeri egiten jakiteko. Aste bat pasa ondoren iritsi zen joateko eguna eta egun oso bat eman zuten bidaia egiten. Han afaltzen zeudela mutil bat sartu zen jangelara eta berataz gustatzen hasi zen gainera berarekin hitz egiten hasi zen. Hurrengo eguneen entrenamendua egin eta gero berarekin zegoen denbora guztian eta ematen zuen Jeremy izeneko mutila ere berataz gustatzen zela. Horrela pasa zuten asteburu guztia etxera bueltatzeko ordua iritsi zen arte. Deituko zirela zin eman zuten eta agurtu egin ziren. Horrela aste bat pasa zen eta Jeremy-k ez zion deitu ere egin. Baina egun batean Jeremy-k deitu egin zion eta esan zion gonbidatuta zegoela bere etxera bere herrian lasterketa bat egin behar zelako.
Iritzia: Niri asko gustatu zait liburu hau oso azkar irakurtzen delako nahiz orri kopuru nahiko handia izan. Hasieran pixkat astuna da baina gero ez da batere astuna. Pertsonai asko ez daude baina daudenak beharrezkoak dira istorioa ondo egoteko. gainera liburuan gertatzen dena bizitza errealean gertatzu daiteke. Oso ondo ulertzen da, ez da zaila irakurtzeko.
Josune Zubiaurre 2.B
Iruzkinak
Utzi iruzkina: