Irurac Bat

irakurzaleenkluba 1456147929143 IRAKURZALEEN KLUBA | 2013-06-14 10:18

Garik bere emaztea Lidida hil egin nahi du,  ez direlako ondo eramaten, eta laister Lidiak dibortzioa eskatuko diolako,  eta berak badaki hori. Hark, emaztea hiltzen badu bere hondasunekin geratzen da, gainera, protagonistak, beste neska lagun bat du eta harekin batera antolatu du hilketa . 

Horretarako, hiltzaile bat kontratatu du Garik, emaztea Ostiralean arratsaldeko 18:00tatik aurrera Lidia etxean egongo dela esaten dio.  Baina Ostiral horretan, emaztearen lagunik hoberena Miriamek, etxea eskatzen dio asteburu horretarako, bere etxea margotzen dagoelako. Gainera, Lidiak pentsatua zuen asteburu horretan bere beste etxera  joateko, Gariri ezer esan gabe, dibortzioari buruz erreflexioa egiteko.

Ostiral horretan, Garik bere emaztea etxean zegoela uste zuen, hiltzailea bezala, eta orduan espero ez duten gauza bat gertatzen da.

Iritzia: Liburu hau asko gustatu zait, oso interesgarria izan delako, eta gainera intriga handia sortzen duelako, irakurleak beste liburuetan ez bezala, liburu honetan badakizu nor den hiltzailea, eta horrek, liburua originala bihurtzen du.  Liburu honetan intriga sortarazten dizuna, hiltzailea harrapatuko duten edo ez duten harrapatuko da.


Utzi iruzkina: