Gose Jokoak (Suzzane Collins)

irakurzaleenkluba 1456147929143 IRAKURZALEEN KLUBA | 2013-06-07 09:55

   

  Istorio hau etorkizun urbil batean dago finkatuta, Amerikan. Kapitolioaren menpe dauden 12 barruti existitzen dira, eta gure protagonista, Katniss, 12. barrutiko neska gazte bat da.

  Katniss bere aizpa eta amarekin bizi da, berak ateratzen du familia aurrera, eta berak ehizatzen du, ondoren etxean zer jana izateko.

  Urtero, kapitolioak gose jokoak izeneko joko batzuk antolatzen ditu: barruti bakoitzeko bi gazte artzen dira, mutil bat eta neska bat, hauek eremu batean uzten dituzte, armaturik, eta elkar hil beharko dute, bakarra gelditu arte.

  Katnissen aizpa atera zen aukeratua, eta Katnissek bere burua aurkeztu zuen jokoetarako, bere arrebaren ordez. Neska Peeta mutilarekin joan bearko da joku krudel hauetara.


Iritzia:

  Oso liburu interegarria eta irakurtzen erraza, izan ere, naiz eta luzea izan, irkurlea istorioan barneratzea lortzen du. Hortaz gain, bai pertsonaiak, ba egoerak eta bai lekuak oso ondo daude deskribituta, horrek istorioa hobeto ulertzen laguntzen digu.

 


Utzi iruzkina: