Ezekiel nora ezean (Jasone Osoro)
Ezekel 15 urteko gazte bat da bere amarekin eta Maria arrebarekin bizi dena. Bere aita famliatik joan zen lan kontuak zirela eta. Egun batean ikastolatik atera ondoren bere aita ikusten du eta bere bizitza buelta handi bat ematen du. Hainbat arazo gertatzen zaizkio lagunekin, hala nola, bi nesken artean dago eta ez daki zeinekin gelditu. Leon lagunaren urtebetetzea prestatzen hasten dira. Hau dena primeran ateratzen da baina jakin nahi baduzute zein neskarekin gelditzen den liburua irakurri egin beharko duzue.
Niri liburu hau asko gustatu zait oso erreza delako irakurtzeko eta Ezekielen bizitzara bere aita iritsi etorri ondoren nola bizitzen den eta arazoen aurrean nola erreakzionatzen duen oso ondo azaltzen da. Nik liburu hau gomendatzen dizuet gazte guztiok ez garelako berdinak eta batzuk arazoak dituztenean besteak oso pozik gaudela eta liburu honekin konturatzen zera hainbat arazo dituzten gazteek nola bizitzen diren.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: