Bostak ihesi
Bazen behin Gorkane izeneko neskato bat. Honek 15 urte ditu eta zakur bat du. Honek, gelditzen den oporretako denbora gutxi, Julen, Ane eta Dik lagunekin aprobetxatu egin nahi du.
Hauek etxe batera joaten dira baina denbora pasata eta aspertuta, etxeko jakigelatik nahiko janari hartzen dute eta denak batera Kirrin uhartera joaten hasten dira, etxeko guztiak lotan dauden bitartean. Uhartera iristen direnean aurkitutako kobazulo batean egiten dute beraien lo egiteko lekua. Kobazuloaren ondoan kaxa bat aurkitzen dute eta beraiekin eramaten dute.
Egunak pasata, Stik familia uhartera iristen da eta kontrabandistekin aldaketa bat egiten ikusten dute. Edgar kobazuloan gordetzen dute preso bezala. Bat-batean garraxi bat entzuten dute eta gaztelura doaz, pentsatzen dutelako handik etorri dela ohiua. Gazteluan sartzerakoan, gela batean neskato bat aurkitzen dute, kontrabandistek preso hartuta eta Stik familia gazteluan gordeta. Orduan Edgar gaztea, gela horretan sartu eta neskatoa aske uzten dute. Ondoren Jenniferri, preso egon den ume txikiari, gazteek kaxan aurkitutako panpinak eman eta hau oso pozik jartzen da.
Azkenik Stik familia Edgar askatzera joan da uhartera eta Jenny, Julen, Gorka, Ane eta Dik-ekin uhartera bueltatu da aste betez.
Istorioa oso polita iruditu zait niri misterioa asko gustatzen zaidalako. Pertsonaiak nolakoak diren oso ondo azalduta dagoenez asko gustatzen zait. Eta azkenik, hizkuntzaren aldetik ez dago oso osatua. Niri zaia iruditu zait irakurtzeko; lehenengo, hikaz hitz egiten dutelako; eta bigarrenik, itzulpena ez dagoelako oso ondo egina. Baina itzulpenaren akatsak kenduta niri liburu hau asko gustatu zait eta misterioa eta abenturari buruzko liburuak irakurtzen gustatzen zaizkionari gomendatuko nioke.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: