AZKEN UDAKO ESPIRITUA (Susana Vallejo)
Liburu hau amets batekin hasten da. Protagonistak (Fran) Zuhaitzaren Etxearekin egiten du amets, orduan, Zuhaitzaren Etxera joatea erabakitzen du. Hara iristean, makina batzuk etxea botako dutela konturatzen da, autopista bat egiteko. Orduan Zuhaitzaren Etxean pasatutako udetaz gogoratzen da, eta Zuhaitzaren Etxean pasatutako azken uda da kontatzen duena:
Fran, uda guztietan bezala, Zuhaitzaren Etxera joan zen bere familiarekin. Bere amona Flrak eta bere aitona Ricardek txango bat antolatu zuen Sant Iscle-ko gaztelura, txango horretara, Franen familia osoa eta bere Alba bizilagunaren familia osoa joango ziren. Fran txikitan oso ondo eramaten zen Albarekin baina harreman hori galdu egin zuen, eta uda horretan, berriro ere harremana sendotuko dute, altxorra bilatzen saiatzen diren bitartean. Txango hori, Fran egun osoa edo uda osoa telebista ikusten ez pasatzeko antolatu zuten. Behin han zeudela, Franen aitonak altxorraren mapa aurkitzen du. Hortik aurrera, Fran, Alba eta Feli (Albaren lehengusina) altxorra bilatzen hasten dira, eta altxorra bilatzen ari diren bitartean, gauza harrigarri eta interesgarriak gertatzen zaizkie.
Liburu honen hasiera originala iruditu zait, zeren eta protagonistaren oroitzapenean duen udako istorio bat kontatzen du, eta normalean, liburuak ez dira horrela izaten. Oso liburu interesgarria eta hunkigarria iruditu zait, batez ere bukaera. Liburu hau irakurtzeko nahiko erraza da eta hori eskertu egiten da, euskara batuan dago idatzita, gainera entretenigarria da baita ere. Liburu hau irakurtzea gomendatzen dizuet.
Ibon Manjarres 2.C.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: