Altxorraren uhartea (Robert L. Stevenson)
Jim, mutiko gazte bat da eta bere gurasoekin bizi da etxe-taberna batean. Taberna beraiena da baina egun batean pirata bat joaten da tabernara eta taberna erosten die. Hala ere, Jim eta bere familia tabernan lan egiten jarraitzen dute.
Denbora asko pasata, bapatean, pirata bat etorri zen eta beste pirataren laguna zela zirudien. Tabernaren jabeari, eskuan marka bat jarri zion eta handik gutxira hil egin zen.Horrez gain, Jim-en aita ere hil zen duela gutxi. Hil baino lehen, piratak bere alkandorako giltza hartzeko eta bere armairuan zuen kaxa bat irekitzeko esan zion. Mutikoak hau irekitzean altxorraren mapa bat aurkitu zuen eta bere lagun batzuekin eta tripulazio gehiagorekin abiatzen da altxorraren bila.
Tripulazioaren artean itsaslapur batzuk zeuden eta altxorra bakarrik beraientzat nahi dute...
Liburua asko gustatu zait eta zenbait pasartetan oso entretenigarria da akzio asko duelako. Gutxien gustatu zaidana, pertsonai gehiegi daudela da. Gainera, izen eta izenondo desberdinekin izendatzen ditu istorioan zehar. Hala ere, asko gustatu zait liburua eta guztiei gomendatzen dizuet.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: