Aire beltza
IDAZLEA: Agustin Fernandez Paz
LABURPENA: Liburu honetako protagonista nagusiak Laura eta Victor dira. VIctor munduko psikiatriko hoberean hasten da lan egiten eta hor neska bat aurkezten diote eta bera izango da sendatu beharko duen lehenengo pertsona. Neska horrek Laura izena du eta egiten egiten duen gauza bakarra da bere izen-abizenak folio batean idaztea da. Orduan Victor terapiarekin hasten da.
Laurak gero eta aurrerapen gehiago ditu eta Victorrekin hitz egiten hasten da. Egun horietako batean Victor konturatzen da ez dakiela ezer Lauraren bizitzaz eta esaten dio gertatutako gauzak paper batean idaztea gero berari erakusteko. Irakurtzen hari zen bitartean Victorri gauza batek harritu egin zion: Laura herri batean egon zen eta hor kondaira zahar bat zegoen eta kondaira horretako jaun bat itzartu zuen eta horren eraginez amets gaiztoak izaten hasi zen eta bere inguruko jendea hiltzen hasi zen. Irakurtzen bukatu zuenean Victor kondaira hori nolakoa zen ikertzera joan zen eta bidean zihoala Laurari...
IRITZIA: Niri liburu hau gustatu egin zait baina batzuetan ez nituen asko ulertzen hitz batzuk. Protagonistak ez dira asko baina daudenak oso ondo deskribatzen ditu eta ez ditu oso astunak egiten. Hasieran pixkat astuna da irakurtzeko baina gero gauzak pasatzen doazenean gero eta arinagoa egiten da irakurtzeko. Istorioa ondo eramaten da eta zaila da galtzea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: