ORDEZKOEN MATXINADA
Jakina da azken aldi honetan irakasleon eskubideak gero eta murritzagoak direla. Gure kontseilariari ezker (ez dut ezta bere izena aipatu nahi) gero eta okerrago gaude eta beti bezala gaizkien gaudenok ordezkoak gara.
Iaz, interinoek estabilitatea galtzearekin batera oposizioekin egin genuen topo, eta nolako oposizioak! Gogoratu behar dugu nola ibili ginen temarioak lortzeko, azken momentuko aldaketa etengabeekin, eta abar luze bat? Gogoratu behar dugu guzti hori edo betiko izango dugun amesgaiztoa ezkutatzearekin nahiko dugu?
Hurrengoan pribatuan lan egindako puntuak etorri ziren eta gu atzera joan ginen zerrendetan. Hori gutxi balitz orain erlijio irakasleei ere puntuazioa igoko diete gu berriro atzera bultzatuz.
Gauzak honela, zer izango da hurrengoa? Udak galduko ditugu horrek suposatzen duenarekin (puntuak, eta soldata)???
Eta ez gaitezen engaina, gu ez bagara mugitzen ez du inor gugatik borrokatuko, beraz, ordezkook aukera bakarra dugu: ORDEZKOOK ABORDAJERA!!! Borroka gaitezen gure eskubideen alde eta bultza ditzagun besteak gurekin bat egitera.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: