Iruzurraren Urteurrena
EZ DUGU EZER OSPATZERIK
Hilabete baino gutxiago falta da Hezkuntza Sailak bota gintuen Lan hitzarmen Iruzurraren lehen urteurrenerako. Urteurrena tristea izango da, dudarik gabe, irakasleon txarrerako hitzarmena baita hori. Tamalez, eta daukagunaren aurrean ez dugu lortu (agian ez dugu nahi izan) gure eskubideen defentsan gogor borrokatzea. Datorrena datorrela agoantatu eta eskoletako pasilloetan besterik ez gara kexatzen.
Batzuk sindikatuek zer egingo duten zain, beste batzuk sindikatuak iraintzen, baina inork ez du aipatzen zer egiten dugun guk, irakasleok, edo hobe esanda zer ez dugun egiten. Horrela, behiak trenari so bagina bezala jokatzen dugun bitartean Hezkuntza sailak eskuak libre ditu nahi duena egiteko eta gu gero eta okerrago egon arren gero eta zailagoa izango dugu ezer egiteko.
Hitzarmen-Iruzurraren lehen urteurrena ezin dugu pasatzen utzi ezer egin gabe.
Hitzarmen Iruzurrik ez! NEGOZIAZIOA ORAIN!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: