Yu Pyol Mik Nazioarteko Piano Txapelketa irabazi du

iparkorea 1456147897777 PIONGIANGeko AHOTSA | 2010-02-10 17:08

Yu Pyol Mi korear ikasleak 56. Nazioarteko Schumann Piano Txapelketa Gaztea irabazi du, sari berezia lortuz gainera. Finala Alemanian jokatu zen Urtarrileko 8tik 10era bitartean. Txapelketan 18 urte azpiko 70 pianojole bikain hartu zuten parte, hainbat herrialdeetatik joandakoak, adibidez KHED, Alemania, Txina edota Errusia.

Pianojoleak sei taldeetan zeuden banatuak, adinen arabera. Yu, 8 urtetakoa, lehengo postua lortu zuen Beijingen Iraila eta Urria biratean ospaturiko Asia-Bare lurralde txapelketan.

Berak arrakastaz jo zituen piano abestiak finalean, epaile eta adituen txaloak lortuz, garaipenarekin batera. Honetaz gain “Grotrian-Steinweg” sari berezia ere irabazi zuen. Bi sariak Urtarrileko 31an ospaturiko ekitaldian eskuratu zituen Yuk.


Utzi iruzkina: