Ur kirolak indartu egiten dira Korean
Uztailean eta Abuztuan ur kirolak indartu egiten dira Korean, bere baldintza geografikoak direla eta. Bereziki, irakaskuntza batzordeek igeriketa indartu eta irakasgai honen praktika eskola orduetatik kanpo bultzatzen dute. Urte honetako ur kirol denboraldian, eskolek bere barne igerilekuetaz gain kanpokoak ere erabiltzen dituzte.
Bitartean, probintzi, hiri eta barrutietan, Kangwon, Ipar Phyong-an eta Hego Hamgyong bezalakoetan igeriketa txapelketa ugari antolatzen dira, irakasle, langile eta ikasleen igeri ahalmena neurtzeko.
Bestalde, arlo sozialean igeriketa asko indartzen da eta langile guztiek igeri dezaten beharrezko den guztia ematen da. Jendearen gogoak bikoiztu dira herri osoko baldintzak hobetu direlako, adibidez Majoneko Jolas Lorategiaren, Songdowoneko Hondartzaren eta Sariwoneko kanpo igerilekuaren estatu gaiberritzeak.
Orain igerilekuak, hondartzak eta ibaiak langilez, gaztez eta haurrez beterik daude, denak ur kirolak praktikatzen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: