Rodong Sinmunek Estatu Batuen ariketa militarrak salatu ditu
Duela gutxi indar iparamerikarrek 30 misil jarri zituzten eta bi “F-22” hegazkin batailoi zabaldu nahi dituzte Japonian eta Guameko irlan. Mugimendu hauek Estatu Batuek nagusitasun militarra Asian bilatzen dutelaren adierazle garbiak dira.
Horrela salatu du Rodong Sinmun egunkariak, eta jarraitzen du:
Yankeen helburua tximista guda badaezpadako erasoen bitartez egitea da, horregatik zabaldu nahi dituzte F-22 hegazkinak. Eraso honen lehenengo helburua Koreako Herri Errepublika Demokratikoa da. Oraingo administrazioak aldaketaz eta bi aldeen arteko elkarrizketaz mintzo da. Baina gero Korearen aurkako Bushen politika errepresiboarekin jarraitzen du. Estatu Batuen ariketa militarrak arrisku handian jartzen dute bere herria. Koreako herria eta armadak prest daude inperioaren erasoari aurre egiteko.
Estatu Batuek hobe lukete behingoz Korearen aurkako eraso bat ekintza eroa dela eta zoritxarra besterik ekarriko ez duela ulertzea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: