Omenaldia Ryu Kyong Su gudari iraultzaileari
KCNA - Ryu Kyong Suren heriotzaren 50. urteurrenean omenaldia eskeini zioten asteazkenean Taesong Mendiko Martir Iraultzaileen hilerrian.
Kim Jong Ilek, Koreako Lanaren Alderdiko Zuzendari Orokorrak loreak bidali zituen. Omenaldian Kim Il Chol, Kim Ki Nam, Choe Yong Rim, indar armatuetako eta ministerioetako funtzionarioak, KHAko kideak, senideak eta langileak egon ziren.
Minutu bateko isilunea egin zen Ryuren omenez, bere aberriaren askapena, herriaren askatasuna eta zoriontasuna, ongizatea eta Korearen batasun independiente eta baketsu baten alde gogor borrokatu zuena. Egun berean omenaldia egin zioten bere brontzesko estatuaren aurrean Hego Hamgyong probintziako Sinhung distrituan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: