KHEDek arrantza itsasontzi hegokorear bat atxilotu du bere itsas muga zeharkatzeagatik

iparkorea 1456147897777 PIONGIANGeko AHOTSA | 2009-07-30 12:23

Arrantza itsasontzi bat atxilotua izan da gaur goizean Koreako Herri Errepublika Demokratikoaren (KHED) itsas muga zeharkatzeagatik. Lee Bung-wook, Hegokorear Defentsa Ministerioko ordezkaria azaldu duenez, 29 tonako eta “800” izeneko arrantza itsasontzia, lau arrantzalekin Jangjoneko portura eraman dute 9:30tan (bertako ordua).

“Antza denez itsasontziaren satelite nabigazio sistemak huts egin du”, adierazi du ordezkariak, 6:30tan atxilotua izan denean iparraldean zazpi milia inguru sartu dela gehituz. Arrantza itsasontzia, Geojineko portutik atera zen, Gangwon probintzian, 13:30tan asteazkenean, eta ostiral goizean itzuli behar zuen. “Aska dezaten ari gara lanean”, azaldu du hegokorear ordezkariak, KHEDi mezu bat bidali diotela gehituz. Piongiangek mezua jaso duela baieztatu eta gertakizuna aztertuko duela jakinarazi du.

Honekin hiru dira 2005. urtetik KHEDek hegokorear atxilotutako itsasontziak bere itsas muga zeharkatzeagatik. Lehenengoa, “Hwangman” izenekoa, hiru egun pasa eta gero gelditu zen aske eta bigarrena, 2006. urtean atxilotutakoa eta “Woojin” izenekoa 18 egun eta gero.


Utzi iruzkina: