Gobernu hegokorearraren aurkako eraso zibernetikoak ez ziren KHEDetik egin, inteligentzia agentziak dioenez
Hego Koreako inteligentzia agentziak zabaldu duenez, gobernu hegokorearraren webguneen aurkako erasoak hamasei herrialdeetatik egin ziren, haien artean Koreako Herri Errepublika Demokratikoa (KHED) ez dagoelarik. Erasotzaileen bilaketan, Inteligentzia Zerbitzu Nazionalak (IZN) interneteko 86 helbide aurkitu ditu Hego Korean, AEBn, Japonian eta beste herrialdeetan. KHED zerrendan agertzen ez bada ere, IZNk bertatik kenduko ez duela adierazi du.
Agentziak dioenez, Piongiangek erasoan zerikusirik izan dezake, izan ere, eta bere ustetan, guda zibernetikoaren inguruan mehatxua egin zuen pasaden hilabetean, eta bere helburuak webgune hegokorear atzerakoiak zirela aipatu zuen.
Zerbitzu Ukapeneko erasoen (DDoS) bi txandak astearte arratsaldean hasi ziren, eta hegokorear lehendakaritza bulegoa izan zuten helburu, beste 11 gobernu webgune bezala.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: