Errusiak “seinale positibotzat” hartu du KHEDren elkarrizketa nahia AEBekin

iparkorea 1456147897777 PIONGIANGeko AHOTSA | 2009-07-28 11:56

Moskuk Piongiangek duela gutxi zabaldutako elkarrizketa nahiak AEBekin Korear Penintsularen gai nuklearraren inguruan “seinale positibotzat” hartu ditu, Errusiako Kanpo ministerioak adierazi duenez ITAR-TASS berri agentziaren bitartez.

“Malgutasun seinale bat da (Piongiangen aldetik)”, esan zuen bozeramaileak. “Mugimendu hau norabide zuzenean doa.” Diplomatikoak ere hainbat negoziazio mota egin daitezkela esan zuen, haien artean bien artekoak, KHEDren arazo nuklearra konpontzeko.

KHEDeko Kanpo Ministerioko beste bozeramaile batek berriz argitu du gaur seien arteko elkarrizketetara ez itzultzeko Piongiangen erabakia, nahiz eta beste “elkarrizketa mota espezifiko eta erreserbatua” existitzen dela adierazi.

KHEDek apirilean satelite bat jaurti eta gero NBEren Segurtasun Batzordeak Koreak NBEren arauak apurtzea egotzi zion. Erantzun gisa, KHEDek seien arteko elkarrizketetatik atera eta bigarren froga nuklear bat burutu zuen maiatzaren 25ean. KHEDeko bozeramaileek sarritan adierazi dute seien arteko elkarrizketak hilda daudela, baina KHEDek ez dagoela AEBekin elkarrizketa zuzenaren aurka. Seien arteko elkarrizketetan KHED, Hego Korea, Txina, Japonia, Errusia eta AEB zeuden.


Utzi iruzkina: