Madrilgo Ikasbidaia
Asteazkenean, martxoaren 20an Azkoititik erten genuen goizeko 7:00etan. Bidaia ederra izan zen eta autobus guztia kantu eta pelikulak ikusten joan ginen. Eguardi aldera Segoviara joan ginen eta berta zubi eder hori ikusi genuen. Bazkaltzeko ordua iritsi zen eta reina sofiara joan ginen bazkaltzera. Bazkaldu eta gero, autobusa hartu eta Madrilerantz abiatu ginen. Gaueko 20:00etan iritsi ginen aterpetxera, goizo-goizo afaldu eta ohera joan ginen nekatuta baitgeunden.
Hurrengo egunean, museoa ikustera joan ginen batzuei asko gustatu zitzaien niri ez zitzaidan ezer gustatu. Bazkaltzera erretiroko parkera joan ginen eta bertako txalupatan ibili ginen oso gustura. Arratsaldean zenbait gauz egin genituen eta gero afaltzeko ordua iritsi zen eta aterpetxerantz joan gine. Gauean futboean jolasten hasi ginen eta baloia pintxatu genuen. Hurrengo goizean gosaldu eta zerbat ikustera joan ginen, bazkaltzera erretiroko parkera joan bear genuen, ez ginen joan euria hasi baitzuen eta Juan Inazio kantu bat erakutsi zigun: MIRALA, MIRALA, MIRALA, MIRALA LA PUERTA DE ALCALA...
Arratsaldean, Bernabeu bisitatu genuen zoragarria izan zen; beraien garaipenak, jokalarien argazkiak, beraien botak, zelaia... Bernabeu bisitatu eta gero autobusa hartu eta Xanádurantz abiatu ginen 19:00rako iritsita geunden eta iritsi bezain laxter kartingean ibili ginen guztiok batera, mutilak. Gero bertako dendata joan ginen eta jendeak zeinbait gauz erosi zituen, gero berriz kartingean ibili ginen zoragarria, zertxobait afaldu eta gaueko 22:00etan autobuserantz abiatu ginen, aterpetxera segituan iritsi ginen eta guztiok lo egin genuen hurrengo egunean Warner parkera joan behar baigenuen.
Hurrengo egunean, gosaldu eta segituan autobusa hartu genuen Warner parkera joateko. Warnerreara iritsi eta denbora pixkat kanpoan egon ginen, 11:00etan barrura sartu ginen eta 11:30ak arte ikustaldi bat ikusten egon ginen. 11:30etan atrakzio guztiak ireki zituzten eta mutil guztiok, Stun Fallera joan ginen hori izan baitzen lehengo atrakzioa, probak egin behar zituzten eta 30minutu zain egon ginen nahiz eta lehelenak izan. Atrazkio danetan ibili ginen, gogor guztietan. Gero, bazkaltzera joan ginen eta eguardiko 15:00etan Cataratasen bili ginen gelako guztiok batera, batzuk 10 bidaia egin zituzten jenderik ez baitzegoen. 18:30etan autobusa hartu eta Azkoitiarantz abiatu ginen. Gaueko 24:00etan iritsi ginen Azkoitira, bidaia zoragarria izan zen
Iruzkinak
Utzi iruzkina: