Edukiera Unitatea

inyourface 1456147887369 THE FRIDAY´S CREW | 2012-10-19 09:30


Bit: Informatikako oinarrizko unitatea da. Bit batek "0" edo "1" egoera logikoa izan dezake; askotan 0-ari gezurrezko egoera eta 1-ari egiazkoa egokitzen zaizkio, nahiz eta batzuetan alderantziz ere izaten den.

Byte:
Bat (B ikurraz adierazten dena) ordenagailuetan datuak gordetzeko erabili ohi den unitatea da, gordetzen duen datu motarekiko independentea. Normalean 8 bite osatutako multzoa izaten da, kasu hauetan zortzikote ere deitzen delarik.

Kilobyte: Konputagailuen biltegiratze ahalmenean mila (103) byte adierazten duen informazio unitatea da. Testuinguruaren arabera 1.000 edo 1.024 byte adierazten ditu.

Megabyte: Konputagailuen biltegiratze ahalmenean milioi (106) byte adierazten duen informazio unitatea da. Bere laburdura MB da, baina ez da Megabit-ekin (Mb) nahastu behar.

Gigabyte: Konputagailuen biltegiratze ahalmenean mila milioi (109) byte adierazten duen informazio unitatea da. Bere laburdura GB da, baina ez da Gigabit-ekin (Gb) nahastu behar.

Terabyte: Konputagailuen biltegiratze ahalmenean bilioi (1012) byte adierazten duen informazio unitatea da. Bere laburdura TB da, baina ez da Terabit-ekin (Tb) nahastu behar.


Utzi iruzkina: