Sarrera

No profile photo Nire super blog txikia | 2019-05-07 13:46

Kaixo, ni Oier Intxaurza naiz. Berangotarra naiz. Anderdeuna ikastolan ikasten dut urte bat nuenetik. 16 urte ditut, horain dela gutxi egindakoak. Nire ustez adin hau zailena da, gure hormonak alteratzen direlako, eta sentimendu igo-jeitzi asko ditugu. Zihur aski, DBH 4. maila niretzat oso gogorra izan da: Kurtsoaren hasieran, nire aitite bakarra hil egin zen. Hilabete bat ondoren, proba batzuk eginez gero, esan zidaten hazteko hormona batzuk artu behar nituela, gauero hormonak injektatuz. Horrela ikusita, igual ez da oso gogorra, baina niretzat bai da. Gaur egun askoz hobeto nago, nire etorkizunari begira nabil, baina oraindik ez daukat ezer argi. Orain, nire motibazio handiena, nire familia da, ze konturatzen hari naiz familiaren garrantziaz, beraiek inoiz ez dizutelako engainatuko. Nire bigarren motibazio handia, bidaiatzea da, kultura berriak ikustea, hizkuntza berriak ikastea... Horregatik, uda honetan, Torontora noa, Kanadara, ingelesa ikastera eta kultura berriak ezagutzera. Blog txiki honetan, nire bidaien anekdotak, gomendioak  bidaien argazkiak... jarriko ditut. Ongi etorri nire super blog txikira.


Utzi iruzkina: