Labirintologia (4. maila): Igogailua (3-220 solairuak)

introbertsioa@gmail.com 1641464332745 INTRO bertsioa | 2025-03-10 12:36

introbertsioa@gmail.com 1741606872692

Aurreko atalean, Blogak guneko auzokideok bi multzotan banatu –banakoak eta taldeak– eta esan nuen INTRO bertsioa bi aldetatik dela berezia. Batetik, bakarrik ekin arren, hasieratik deitu BAInion inguruko INTRO jendeari talde bat eratu genezan, eta INTRO bertsioak taldean landu.

Bestetik, INTRObertsioa gaia ez BAIta monotematikoa. EDOzein gai hartu eta INTRO ikuspegitik lantzea da. Ikuspegi bat eta bakarra ez dena, noski. Neuk ere ez dut bakar bat. Asko ditut, BAIna INTRO bakar batenak. Eta INTRO jende askorenak behar dira INTRObertso zabala esploratzeko.

  • Bertsioak bertsio, nireak BAIno ez ditut, ikusgai. Eta haien bidez saiatu naiz, hiru urtez, hainbat gai lantzen  –zuek landutako gai berak, asko: musika, literatura, politika, psikologia, euskara...

Noski, hainbeste gai hartuta, ezertan ez naiz aditua –are gutxiago autoritate bat–. INTROsferan bertan ere –holakorik baldin badago– halako etxegabe, papergabe EDO okupa bat naiz. Blogak komunikate txiki honetan ere BAI? Ala ezagun eta ezagutua naiz? Noraino ezagun eta ezagutua?

Hasteko, bi aldetatik izan ninteke ezaguna, Blogak gunean: BAI idazle –sarrera egile– gisa, BAI irakurle –iruzkingile– gisa. Sarrera hau ateratzerakoan, atarian bi aldiz agertzen naiz sarrera egile gisa, eta lau aldiz iruzkingile gisa –Angelu Villa–. Bestalde, aspalditik ez dut like datsegit– anonimo bat eman. Ez BAItut ohitura hori, eta Blogak gunean ez BAItago ohitura hori, gainera.

  • BAIna BAI agertzen da ErgelkariaJLZ– idazlearen sarrera bati iruzkin bat egin niola, sarrera hori eskertuz, eta ez niola like bat eman –ez BAItzuen like bat ere jaso.

Ohitura eta irizpide faltan: zeri BAI eman, zeri ez, noren ezeri ez... Aspalditik –2023ko uztailetik– ez du nire sarrera batek like bat jaso –lau aldiz, hiru urtetan–. Nork eman zion? Blogak guneko auzokidea zen, EDO da, ala kanpoko norBAIt? Zergatik sarrera hari BAI, eta ez nire aurreko EDO hurrengo sarrerari? Irakurri zituen haiek ere, hurrengoa EDO aurrekoa gogokoa izan bazuen...

Bestalde, inoiz ez du nire sarrera batek iruzki bat jaso. Nik egiteko ohitura gutxi dut, eta Blogak gunean ere ohitura gutxi dago –40 bat iruzkin, hiru urtetan–. Konparaziorako, ZuZeu gunean 32 jaso zituen 10 egunetan Euskal Herritik egilearen –han izen-abizenez, JMB– sarrera bakar batek.

Gure atarian azken 9 iruzkinak soilik agertzen dira. Zaharrena, atezainak egina, duela 4 hilabete, komunitatera ongi etorria emanez –eta like bat?– Ergelkaria –"Juan Luis", JLZ– idazle ezagunari. Hurrengoa,  Zientzia ala fikzioa egileak egina, eskerrak emanez –eta like bat?–, Euskal Herritik egileari. Honek erantzun gabea –BAIna sarrera batzuk lehenago FucktotumUA– egileari BAI.

  • Bi iruzkin horiek bezala bi haiek ere betiko desagertuko lirateke ataritik, nik iruzkin bat norBAIti egin eta honek erantzungo balit. Berdin da? Berdin da azken 9 iruzkinetatik 5 nik eginak izatea? 

Orain arte ez da inon agertu, BAIna behin Euskal Herritik egileari iruzkin bat idatzi BAIna ez nion bidali. Bidea itxi BAItzidan nire marra gorri batek –Labirintologiako 7. mailan-EDO aztertzekoa.

Oraingoz esan –adibide– bilatzen ditudala Errusiaren bertsioak Afrikan, Errusiak ez BAItu Afrikan nire marra gorririk pasa –AEBek EDO Frantziak bezala–. BAIna BAI Ukranian –Ukraniak bezala–, eta ez ditut bilatzen –begiak itxi ere ez, noski– hori onartu edo zuritzen duten bertsioak. Nahiz eta %X ados nengoke, eta %Y gehiago egon nintekeen, horrek ez luke gaindituko gainerako %Z. 

Konparaziora, ez nago ados Fucktotum egileak Maskak taldearen Buruz buru diska uztearekin 2024ko diska onenen zerrendatik kanpo. BAIna ez diot iruzkin bat egin. Batetik –esan bezala–, ez BAItut nahi Blogak guneko atariko 9 iruzkinetatik 5 nireak izatea. Bestetik, ez BAItut diska horren kontrako iritzirik ezagutzeko gogorik – BAIzik eta diska hori gustura entzuten jarraitu.

  • Azkenik, agian diska hori ezagutu gabe osatu BAItu berak bere zerrenda. Eta ez nuke hori salatu nahi, inola –onartuko BAInuke–. Ezta zerrendatik diska bat kendu nahi ere, Buruz buru sartzeko.

Kontrara, ez nago ados abenduan Begizolia MA– egileak 2023ko nire euskal liburu gogokoenari egin zion kritika txarrarekin. Kritika txarra egitea onartzen diot, noski, eta %X ados nago, eta %Y gehiago egon ninteke. BAIna nire marra gorri bat pasa zuen "simulakroa" deitzean –ezin BAItut onartu inork erabakitzea, besteen liburu edo literaturetan, zer den egiazkoa, eta zer simulakroa.

  • Hain da erraza marra gorriak pasatzea, eta besteen etxeak behartzea –eta min egitea–, nahita edo nahi gabe. Nire INTRO bertsioekin egin badizut, mesedez, salatu noiz, nola... –eta barkatu.

Azaroan iruzkin bat egin nion –eta like bat eman ez, gustura irakurri arren– Etxetik at! auzokide berriaren sarrera bati. Atera berria nuela gai berari buruzko sarrera bat, irakurri nahi bazuen. Ez nuen salatu nahi ez zuela irakurria, noski. Baina irakurtzera behartu nuen –erantzungo bazidan.

Ez zidan erantzun. Min egin ote nion? Ni nintzen bere hurrengo sarrerako otsoa, ardiz jantzia? Iruzkina hurrengo egunean bidali nion arren –aurreko sarrerari, hurrengo hura irakurrita, jada–. Bukatzen du: "Munduan dagoen animalia gaizto eta txarrena pertsona da". Gero ia bi hilabetez isildu egin zen, sarrera berri bat atera eta berriz bi hilabete luzez –agian betiko– isildu aurretik.  

  • Azkenik, azken iruzkinak Ergelkeria egilearen bi sarrerei egin nizkien. Bi hilabetetan, BAIna, esan bezala, atarian agertzen dira, oraindik, haren erantzunekin batera –izen-abizenez sinatuak, JLZ.

Ez da agertzen, BAIna haren azken erantzunari iruzkin bat idatzi nion: "Agian zure editoreak ziria sartu dizu, bigarren edizioko ale bat ikusi BAItut, eta Laia ez, Lisa Beitia agertzen da 41. atalean". Ez nuen bidali, ez BAInuen inola JLZ gezurti gisa salatu nahi –nik ere gezur bat idatzita, gainera.

Eta anonimoki, gainera. JLZ idazle ezaguna da, euskal literaturan. Eta ezaguna da bera aritu zela Txistu eta biok bere liburuaren editore. Eta ez da egia hain irakurle begi zorrotza naizenik: letra tamaina handia du liburu horrek. Hain oroimentsua ere ez naiz: lehen edizioko ale batean ikusi nuen Laia Beitia, 2016an, eta ez da egia ez dudala Laiaren kasu hori "inon ikusi liburutik kanpo".

Izan ere, ZuZeu gunean agertu zen, beste kasu batekin batera. Neuk bidalia –Kugema ezizenaz, orduan–. NolaBAIt euskal literatura salatzen –nahita EDO nahi gabe– simulakro gisa.

  • Izan ere, nola ez zituen beste inork –kritikariak barne, haien artean Begizolia bera, Katebegia orduan– bi idazle eta liburu hain ezagun haien bi despiste nabarmen haiek ikusi –EDOta salatu. 

Eta zergatik BAI hemen, JLZ gezurti gisa salatu? Neure burua ere salatu egin BAItut. Ez simulakro baten gezurrean, gezur baten simulakroan BAIzik –marra gorrien labirinto honetako irtenbide–. Eta ez anonimoki, BAIzik eta pista nabarmenak utziz, aurkitzeko AGK dela –egitan– Angelu Villa.

Erdiko irudia: Berlina, Pixabay


Utzi iruzkina: