Koadrilan INTRO

introbertsioa@gmail.com 1641464332745 INTRO bertsioa | 2022-02-02 08:18
1

introbertsioa@gmail.com 1643786710632

INTERmedio bat. Berriki, EITBn andre ukraniar bat agertu da, duela 30 bat urte Euskal Herrira etorria, esposatzera. Beste kanpotar batek, txinatarra, esan omen zion bertakoak jende ona garela, baina ez dela erraza harremanetan sartzea. Hor dagoela, beti, tartean, KOADRILA.

Munduko bazter guztietan daude lagun-taldeak. Gure inguruan ikusi ditugu, eta filmetan. Mota askotakoak. Haur edo nerabezaroan eratuak, auzo edo eskola inguruan. Edo gero, kirol edo kultur zaletasun bat dela medio. Edo geroago, lan, jardun edo bizimoduen arabera.

  •  Zer du ba, BEREZKOA, euskal koadrilak?

Hortik doa, agian? Gehiago luzatzen dela adinean gora, eta esparru sozial gehiagotara hedatu? Hitz egingo dugu horretaz (ez bada tabu edo anatema).

Nerabezaroko lagun-taldeen kasuan, puntu komuna da, nonahi, BATETIK, integrazio sozialean jokatzen duten papera. BESTETIK, jendarte orokorraren kode eta joerak islatzen dituztela. Eta TARTEKO guztia: botere jokoak, rol banaketa, lidergoa eta hierarkia, erdigunea eta periferia, eredu eta arauak –nor sartu, nor ez–...

  • Zer leku hartzen du, hor, INTRO nerabeak?

Aldatu da zerbait, azken 30 edo 50 urteotan? Interneteko sare sozialez aparte. Nik koadrila asko ezagutu ditut, batzuk barrutik. Hauei asko diet eskertzeko. Talderik gabe, mortalak ziren eskolako errekreoak, herriko bestak, Urtezahar gauak...

Koadrila batzuk, barrutik eta kanpotik ere, aldi berean.

Institutuan hasi nintzela, ez nuen inor ezagutzen. Gelako batekin konektatu nuen. Berak bazituen bi lagun, beste gela batean. Atsedenaldian, haren arrimura, taldetxo harekin ateratzen nintzen. Baina astean behin, aurreko orduan, nik beste gela batean nuen klasea. Pixka bat luzatzen bazen, taldeko trena abiatu egiten zen, auskalo nora, ni gabe.

AZKEN TRENA
"Zure errua"
"Zerotik" diskakoa

 


Utzi iruzkina: