INTRO bateria

introbertsioa@gmail.com 1641464332745 INTRO bertsioa | 2022-02-19 13:45
1

introbertsioa@gmail.com 1645275470646

INTRO eta EXTRO tipoen bereizgarri nagusietako bat omen da gure BATERIA deskargatzen eta birkargatzen den era ezberdinak, are kontrajarriak: (+) eta (-) poloen artean interakzio soziala jartzen da, faktore nagusi, gure indarrak xurgatzen, edo berritzen.

Interakzio sozial horretan eredu EXTRO bat dela normal eta nagusia, noski. Sozializazioaren eremu natural eta bakarra, ustez. Non INTRO jendea kanpotarrak garen, eta beti kanpoan jokatzen dugun.

  • Ez dago ba, harreman sozialetarako INTRO eredu eta eremurik?

Klabe INTRO bat, non zure eta besteen bateriak BAT egin daitezkeen. Bai zu kanpora joatean, bai besteak kanpotik hurbiltzean. Ez zara inoiz, INTRO hori, besteen artean etxean bezala sentitu?

Zure saltsan. Ez du zertan saltsa lodi eta astuna izan, derrigorrez: jende gutxi, ongi hautatua, giro lasaia, solasgai sakonak...  Adibide gisa, (pila) botoi bat. Fikziozkoa, baina benetako kasu batean oinarritua.

  • Aurretik, INTRO:

NITRO bere saltsan sentituko zen Fucktotum-ek hona ekarri dituen Liher edo Willis Drummond taldeen bi kontzertu horietan, berdin elektrikoa izan edo desentxufatua. Eta berdin bateria erdi beteta edo erdi hustuta joan, Nitro. Kontzertutik bueltan, bateria topera izango zuen, ziur.

Kable sistema KLABE hau da, nire ustez. Musikan bezala bizitzan:

 

  • 1-Aniztasuna (edo ugaritasuna, ezberdintasuna...)

Etxean 1000 bat CD, binilo eta kasete ditu Nitrok, azken 50 urteetan kaleratuak. Haietatik 200 bat, euskal taldeenak. Hauen artean ez dago –ez da suertatu– Liher edo WD. Baina kontzertuetatik bueltan bat –edo bi– legoke, ziur.

Erosi zuen lehena, Quadrophenia legendarioa; bera rocker zen arren, ez mod –azkena, Habia, Animalia naiz eta–.

 

  • 2-Heterodoxia (edo inplikazio pertsonala, ausardia...)

Badok gunean 500 bat euskal musikari daude, 30 bat estilokoak. Prog da Nitro, ia legenduna, gaur egun: 10 talde Badoken, horietatik 2 –Pelax eta Hostoak–, azken 5 urteotan disko bat kaleratuak. Leprous taldeak berri bat atera du aurten, eta Atabal aretora dator –ez dakit Nitro animatuko den berriz bakarrik joatera, Miarritzera–.

Porcupine Tree edo The Pineapple Thief inoiz etorri(ko) dira EHra?

 

  • 3-Saretzea (edo interakzioa, feed-backa...)

Etxean dituen 200 euskal diskoetatik 100 CD berdin-berdinak dira: Nitrok duela 15 urte egon zen talde batek kaleratuak –ez dut esango izena edo estikoa, agian ez daude Badoken ere–.


Utzi iruzkina: