INTRO anbi EXTRO (espektroa)
Ez naiz aditua Psikologian ez Soziologian, are gutxiago Neurologian edo Genetikan. Ez naiz alor ezberdinetako hipotesi, irizpide eta teorietan sartu behar, hemen. Hor daude.
Puntu komuna dute inor ez dela erabat INTRO, ez erabat EXTRO. Edo ia inor. Bi muturren artean tarte zabal bat omen dago, non (ia) denok kokatzen garen, erdigunetik alde batera edo bestera, gehiago edo gutxiago.
- Erdialdean, tarte ANBI bertso bat omen dago, edo egon liteke.
Tarte ideala dirudi, ezta? ANBIdextro –bai bata bai bestea–. Ez ANBIguo –ez bata ez bestea–. Edo ANFI dei al genezake? ANFIbioa: bai uretan, bai lehorrean. Elebiduna izatea bezala. Edo pilotan eskuina eta ezkerra berdin baliatzea bezala.
Ahalik eta elebidun osoen. Nafarroa Garaian, adibidez, ongi integratuta bizi ahal izateko. Zonalde ez-euskaldunean eta mixtoan ere? Zer elebitasun? Ez al da hobe espainola-ingelesa?...
Ahalik eta hobe moldatzea, bai ezker paretan, bai frontoi erdian edo zabaleran, ezta? Esku pilotan, edo palan, noski. Zesta-puntan, edo erremontean, ez dut gogoan saskia ezker eskuan jartzen duen edo zuen pilotaririk bat ere. Edo bi eskuetan berdin. Edo bietan batera.
Ez, ez gaude beti INTRO moduan, edo EXTRO moduan, beti. Baina inoiz egoten ote gara ANBI moduan?
- Edo EZ GAUDE, (ia) inon, inoiz, benetan?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: