65 orduko lanaldia?
Gaur goizean Europar Batasuneko kideek 65 orduko lanaldia onartzea adostu dute, hamabi orduko bilera egin eta gero. Lanaldi hau martxan jartzea enpresarien eskuetan egongo litzake.
Belgika, Txipre, Grezia, Hungria eta Espainiak ez dute alde bozkatu eta abstenitu egin dira, eta Frantziak eta Italiak, nahiz eta lehen herrialde hauekin ados egon, oraingoan alde bozkatu dute.
Kalkulagailua hartzen badugu, hori zer suposatzen duen ikusiko dugu:
-5 egun: Astelehenetik ostiralera (asteburua jai): 13 ordu egunero
-6 egun: Astelehenetik larunbatera (igandea jai): 10,83 ordu egunero
-7 egun: Aste osoa: 9,2 ordu egunero
Ziur al gaude? Hauek dira Europa Batasunak ekartzen dituen hobespenak? Euro-arekin ziria sartu ziguten eta orain esplotatu nahi gaituzte?
Erraza da erabaki hauek hartzea, hartzen dituztenek ez baitakite zer den lan egitea...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: