Komunikazioaren historia eta egitura
Martxoak 22
Telegrafoa + Liberalismoa
Telegrafoa Samuel Mosek asmatu zuen eta nire harridurarako Euskal Herrian sortu zen. Ondoren liberalismoaren ideia ere barneratu dute eta liberalismoaren sortzailearen ideia batekin gelditu naiz, ‘‘Pertsonak askeak izan behar dira’’.
Honekin ondo lotu dute eta ‘Oliver Twist’-en pelikula ikusi dugu.
Martxoak 27
Argazki makina + sozialismoa
Argazki makina Niepcek asmatu zuen eta atentzioa eman dit lehenengo makinak 8 ordu tardatzen zituela argazki bat ateratzen. ‘October’ pelikularen ideia ondo dago bertan ondo azaltzen duekako sozialismoaren esanahia baina pelikula ikusteko nahiko gogorra egiten da ahotsik ez izatean. Hala ere, beste ikuspuntu bat eman nahi izan diote eta desberdina izan da.
Martxoak 28
Telefonoa + feminismoa
Lehenengo telefonoa Alexander Graham Bellek sortu zuen 1877an eta Euskal Herrira 1884an etorri zen. Emakumeek paper garrantzitsua jokatu zuten eta gogor borrokatu behar izan zuten eskubideak bermatzeko. ‘Sufragistas’ pelikulak ere oso ondo azaltzen du zer gertatzen ari den eta nola gauzatzen den borroka Ingalaterran, pelikula asko gustatu zait.
Martxoak 31
Zinema + nazionalismoa
Erlo telebistako Gorkari elkarrizketa egitera joan ginen eta aurkezpena ikusteko aukerarik ez nuen izan baina ‘Michael Collins’ pelikula ikusi ondoren esan behar dut oso interesgarria dela eta baita harrigarria ere Irlandarrek Erresuma Batuarekiko nola lortzen duen independentzia eta historiaren transkurtsoa.
Apirilak 3
Irratia + totalitarismoa
Irratiak garrantzi handia izan du historian zehar eta oraindik ala izaten jarraitzen du. Pelikulak ere erakusten digu gerra garaien izan zuen funtzioa eta nola jokatu zuten. Goi karguentzat ere irratia beste arma garrantzitsu bat izan zen herritarrei beren mezua helarazteko eta Joseph Goebbelsek ere asko erabili zuen.
Bestalde, oraindik esan dezakegu totalitarismo batean bizi garela, totalitarismo ekonomikoan.
Apirilak 4
Pentsamendu likidoa + internet
Gure gizartean gero eta ohikoagoa da teknologiaren menpe egotea eta ez gara ohartzen honek ekar litzazkeen ondorioetaz. Gure datuak eta egunerokotasunean egiten duguna bi aldiz pentsatu gabe plasmatzen dugu munduko eskaparate handienean eta askotan kontrola galtzen dugu.
Pelikula adibide garbi bat da egungo arriskuekin kontuz ibiltzeko eta internet eta dirua erraz irabaztearen konbinazio horrek gutxitan irten ohi du ongi.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: