Deontologiako ariketak

No profile photo inigo.soraluce | 2017-09-25 18:20

 

Astelehena 18

 

Filmaren Hausnarketa

 

Filma asko gustatu zait. Azkenean, gaur egungo errealitate bat erreflejatzen baitu. Komunikabideak “lasterketa” bat bihurtu dira, nork lehenago emititu eta askotan bidean baloreak eta morala bertan behera uzten ditugu. Protaginistak ere garbi erakusten du bihotzgabe hutsa dela baina ez nintzen arrituko bizi errealean ere hori gertatuko balitz.

 

Iñigo Aranbarri

 

Iñigo Aranbarriren testuari dagokionez, gaur egun asko gertatzen den kasu bat da. Morboa asko saltzen da eta saltzea aldiz, saltzaileen morboa. Detaile guztiak eman beharrik ez dago eta biktima Nikaraguarra edo Euskalduna den ez da edukia bera baino garrantzitsuago.

 

Albistea

 

Albistegian Estatu Batuetan, polizia batek lapur bat tirokatzen zuen eta bere kotxeko kamararekin grabatu zuen eta hau albistegian agertu zen. Biktimari zor zaion errespetuagatik ez zait iruditzen beharrezkoa denik irudi horiek emititzea. Agian irudirik gabe ez zen albiste izango ordea.

 

Asteartea 19

 

Etika eta morala: Moralki legeak esaten dizuna egin behar duzu baina agian etikoki ez. Etika barrutik dator eta morala kanpotik.

 

Deontologia: Arau espesifikoa da. Etika eta zuzenbidea lotzen dituena. Kazetariek ere kode deontologikoa dute non printzipio etikoak jarraitu behar dituen.

 

Prensa kontseilua: Komunikabideean jokaerari buruz iristen diren kexak aztertzen dituen erakundea da.

 

Ikus-entzunezko kontseilua: Ikus-entzunezkoa independentea da eta Espainian ez dago, EBean bakarrik. Hainbat emisio debekatuak.

 

Opariak edo eroskeriak: Goienan eta EITBn ez oparirik ez eroskeririk esinda jaso, beharrezkoak ez bada. Hau da, beharrezkoa bada jaso dezakezu.

 

Zehaztasuna eta objetibotasuna: Objetiboak izatea eta zintzotasun intelektuala edukitzea.  Inpartziala izatea.

 

Adingabeak, off the record eta kamara ezkutua: Adingabeak gero eta gehiago telebistan, Masterchef edo la voz kids dira hauen adibide garbienak. Izan ere, askotan gurasoek bultzatuta joaten dira eta sariaren bila joatea agian ez da zuzena txikitatik.

Off the record da informazioa ematea jakiteko baño ez publikatzeko, anonimotasuna bermatuta.

Kamera ezkutua gaur egun gehiago erabiltzen da morboa emate arren, erabiltzea ondo dago baina azken aukera bezala.

 

Errugabetasun presuntzioa: Herritar guztiek duten oinarrizko eskubidea da eta inor ez da epaituko auzitegi batek epaitu arte, kazetariak ez du inor epaituko.

 

Suizidioa eta istripuak: Ahal dela irudiak ez dira emititu behar, pertsonen intimitatea babesteko.

 

Intimitata eta ohorea: Ezin da persona bat bazertu identitate sexualagatik, desgaitasun fisikoengatik etab. Adiganbeen kasua.

 

Kontzientzia klausula: Komunikazioen munduko profesionslek duten eskubide bat da. Eskubide honek langileak enpresarekin daukan kontratua amaitzeko eskubidea eskaintzen du. Hau gertatuz gero langileak klausula abonatzeko eskeintzen du indemnizazio modura.

 

Kazetaria eta publizitatea: Mezua eta publizitatea ezin dira nahastu, publizitateak eragin handia du gizartean. Ezin da eman publizitatea esan Gabe, hau da, aldez aurretik ohartarazi beharra dago.

 

Iñigo Aranbarri

 

Albistea

 

 

Mexikoko lurrikarak zirrara handia sortu du baina komunikabideen arteko lasterketa horretan esaterako umeen aurpegia pixelatzea ahaztu zaie. Garrantzitsuena lehena informatzea dela uste dutenean informazioa zuzena eta egokia eman beharrean hainbat akats burutzen dituzte eta kontu handiagoarekin ibili.

 

 

 

 

 

Asteazkena 20

 

 

Budd Dwyer izan zen aukeratu genuen kasua eta kasua oso eramangarria egin zitzaigun. Kasuari buruzko informazioa biltzeko taldeko hirurok Bildu giñen eta gertatu zena ahalik eta xehetasun handienarekin aurkitzen sahiatu giñen. Kasua sakon aztertu eta gero, estilo liburuetan eta komunikabideek izan zuten jokaeran zentratu giñen. Azkenik aurkezpena prestatu genuen eta bakoitzak jorratuko zuen zatia erabaki.

Iñigo Aranbarriren testuan iturri ofizialen erabilerak deitu dit atentzioa. Hau da, askotan poliziaren informazioa iturri ofizialtzat dugu eta emandako informazio horrekin gelditzen gara veste guztiak baztertuz. Baina kasu honetan bezala informazio ofiziala hasiera baten zenetik nola ladatu den ikusita zenbaterainoko sinesgarritasuna eman behar diogu informazio horri?

  

Albistea

 Albistegietan kataluinako egoerari buruz ari zirela tentsio egoera baten irudiak bota dituzte eta bertako liskarra botatzen zuten bertan indarkeria handia erabiliz. Adingabe asko ere irudi horiek ikusten ariko ziren eta irudi horiek indarkeria erakutsi gabe emititzea hobe izango zen nahiz eta gertatutakoa azaldu.

 

Osteguna 21

 

Rioko olinpiadena: Sexismo linguistikoa (emakumearen itxurari ematen diote garrantzia lorpenen ordez), ikusezintasuna (emakumearen lorpenak gutxitzea) eta estereotipoak (estereotipo sexistak eman dira gehienbat).

 

Lady di: Atentzio mediatiko handia irabazi  zuen, prensa sentzazionalista erakarriz. Diana eta Dodi paparazziengandik ihesi, auto istripu batean hil ziren biak Parisen.

 

Lydia Lozano: Yleniaren kasuan probarik gabe insistitzeak Lydiari ondorioak ekarri zizkion baina zirku mediatikoa montatu ondoren.

 

Omayra Sanchez: Kasu honetan Omayraren agonia grabatzea ez da guztiz etikoa baina Omayraren amak eskertu egin zuen ikusi zuenea esan beharrekoa entzun zuelako nahiz eta hori denbora batera izan. Kasu honi garrantzi gehiago eman zioten hondamendiari baino.

 

Manipulazio mediatikoa: Venezuelako kasuan garbi hauteman dezakegu Telecincok nola manipulatzen duen gertatutakoarekin interes politikoei erreparatuz.

 

Medioen trataera: Diego Pastranaren kasuan eman den trataera aiapatzekoa da. Guztiok daukagu errugabetasun presuntzioa eta hasieratik hiltzaile bat bezala tratatzen dute.

 

Juego de tronos: Zunmarragara asko joan ziren grabatzera baina hainbat arazo izan zituzten. Estilo liburuak askotan ez dira errespetatzen.

 

Iñigo Aranbarri

 

Iñigo Aranbarriren testuan Berria eta El Correo egunkariek izan duten jokabideari buruz mintzo da, Berriak pixelatuta argitaratu duelako eta El Correok ez. Azkenean botere harremanei buruz mintzo da, gure egoera eta indigenena ez denez berdina eta nolabait haiekiko errrukia sentitzen dugu.

  

 

Albistea

 

Kasu honetan intimitate eta ohoreari buruz hitz egin behar dugu. Instagramerra izatean pertsonaia publiko bat bihurtzen ari zara baina horrek ez du esan nahi horregaitik bere bizitza pertsonaleko gauz guztiak publika daitezkenik. Nire aburuz, albiste hau soberan dago. Izan ere, albistea guztiz morbosoa da eta intimitate edo ohore hori errespetatu beharra dugu.

 

 

 

Ostirala 22

 

Capturing the Friedmans

 

Pasarte bakoitzen dago zerbait konplikatuz joaten dena, Arnolden pornografia infantilarekin hasi eta Jesse berarekin kartzelarazten duen arte. Tartean arazo familiar ugari egoten dira. Friedman familiaren egoera okerrera doala ikusirik Arnoldek bere burua erruduntzat aitortzen du Jesseri laguntzeko asmoz bere egoera konplexua ikusita baina ez du askorako balioko. Dokumentalean zehar inozentzia presuntzioa esaterako ez da asko babesten eta bere emazteak ere ez dio sinisten Arnold Friedmani kontatzen duenagatik. Hala ere, Elainek jasotako tratua bere semeengandik ez zait batere egokia iruditzen. Izan ere, aurreko zatia ikusiko ez banuen erruduna Elaine bera dela esango nuke semeek hitzegiten dioten moduan. Hedabideetan holako kasuak kontu handiagoarekin eraman beharko lituzketela iruditzen zait. Inozentzia presuntzioa beti kontuan hartu beharreko gauza bat da eta erruduna topatu nahi horrek edo kasuaren gogortasunak errealitatea ez ikustera eraman gaitzekelako. Dokumentala ona dela iruditzen zait baina gorputzaldi txarra utzi dit amaieran. Gustatuko litzaidake bukaeran beneatan gertatu zena azalduko bazuten eta egia jakingo bagenu baina horrelako egoerak benetan pasatzen direla jakiteak buruko miña jartzen dit. Dokumentalean dena oso gertutik jarraitzen da grabazioei esker baina protagonistek ere oso gutxi pentsatzen dute biktimengan ikus dezakegunez. Bestalde, oso arraroa egiten zait hipnosiaren ondoren gogoratzen direlako gauza batzuetaz eta inork bere momentuan ez salatzea gertatzen ari zena.

 

 

Astelehena 25

 

Albisteak

 

Kasu honetan intimitate eta ohoreari buruz hitz egin behar dugu. Instagramerra izatean pertsonaia publiko bat bihurtzen ari zara baina horrek ez du esan nahi horregaitik bere bizitza pertsonaleko gauz guztiak publika daitezkenik. Nire aburuz, albiste hau soberan dago. Izan ere, albistea guztiz morbosoa da eta intimitate edo ohore hori errespetatu beharra dugu.

 

 http://www.woman.es/celebrities/protagonistas/triste-conversacion-hermanas-fuentes-muerte-celia-fuentes

 

EITBko estilo liburuak jasota duen bezala “EiTBk pertsona guztiei bermatuko die ohorea, izen ona, irudia eta norberaren eta familiaren intimitatea zaintzeko eskubidea”Kasu honetan familiako kide batek hildakoarekin izandako elkarrizketa bat argitaratzen dute eta niri soberan dagoela iruditzen zait.

 

 

 

 

Sexismo linguistikoa

AS kirol egunkariaren beste ohiko albistetako bat da hau. Hau da, ekitaldia bera izan beharrean albistea bertan agertzen diren neskak izatea albistea eta ez lasterketa irabazi dutelako baizik eta beraien itxura fisikoagatik.

 

https://as.com/tikitakas/2017/09/25/album/1506339985_183481.html

 

EITBko estilo liburuak dionez  “Kalitatezko kazetaritza egiteko, tratamendu informatibo eta hizkera ez-sexistak erabiltzeaz gainera, jazoeren jarraipen inklusiboa egin behar da. Genero-ikuspegia jazoeren kontakizun inpartzialean oinarritzen da, eta, horrenbestez, informazioa du euskarri, iritzia baino gehiago.”Hau da, modu honetako albisteak ez lirateke albiste izango iñoiz.

 

Iñigo Aranbarri

Iñigo Aranbarrik Bagajea editzen den testu honetan bertako kultura gehiago zaindu beharra dugula eta kontu handiz ibili behar dugula. Leheneago informazioa xehetasunez bilduz eta ahalik eta informazio zuzenena emanez. Honek zeinen garrantzitsua den informazioaren bilketa eta informazio zuzena ematea pentsarazi dit eta horretarako aurretik lan egin behar dela.

Hausnarketa

Sekuentzia honek askorako balio izan dit eta hainbat gauza ikasi ditut. Horretan pelikulak ere lagundu dute, ulertzea errazago egiten baita pelikularekin. Aurkezpenetan agian informazio gehiegi biltzen da eta ondoren guztia asimilatzea kosta egiten da. Bestalde, landu beharreko gai bat dela iruditzen zait. Askotan kodigo deontologikoak saltatzen ditugun momentuan ez gara guztiz ohartzen edo ez dakigu nola jokatu eta alde horretatik lagun dezake.


Utzi iruzkina: