Dekalogoa
Komunikatzaile batek hainbat gaitasun eduki behar ditu baina horietatik ondorengoak aipatuko nituzke:
1- Hitz egiteko edo idazteko gaitasuna, komunikatzaileak duen esparru zabalean funtsezkoa dela iruditzen zait igorlearen mezua jasotzaileari iristea.
2- Koherentzia, transmititu nahi duen horrek koherentea izan behar du bere osotasunean eta jasotzailea konbentzitu egin behar du azaltzen ari den horrek.
3- Argia, komunikatzaile batek argia izan behar du, ideia berriak eduki eta ondo transmititzen jakin.
4- Aurrez-aurreko kasuan ahozko baliabideak erabiltzeaz gain, bere gorputzarekin bere solasak laguntzeko gaitasuna eta honela komunikazioa erraztea.
5- Pertsonalitatea edukitzea, ohikotik irteten dena edo jasotzaileari zerbait ezberdina eskeintzen diona.
6- Adeitsua izatea, jasotzeilearen konfidantza irabazi eta komunikazioa ahalik eta erosoen eramatea.
7- Ziurtasuna, egiazkotasuna, ziur egotea transmititzen ari garen horrekin honela jasotzaileak ere ez duelako dudarik izango jasotzerako orduan.
8- Hizkuntza-zuzentasuna edukitzea transmititzen ari zarena hobeto barneratzeko.
9- Ausarta izatea eta ez lotsatzea, momentu zailetan egoerari aurre egiten jakitea.
10-Naturaltasuna, pertsona den bezalakoa azaltzea eta mezua naturalki eskeintzea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: