MADRID
Aurtengo ikas bidaian DBH4 osoa Madridera goaz, martxoa 28tik 31ra. Oso esperientzia polita izango dela pentsatzen dut guztiak batera egingo dugun azken bidaia izango baita.
Madrilen gauza asko egiteko asmoa dugu baina arazo bat dugu, martxoa 29an greba orokorra dago eta egun horretan ezin dugu ezer egin, ezta aterpetxean egon ere baina hala ere, badakit egun horretan ere oso ongi pasatuko dugula Madrid Rioko parkera baikoaz.
Madrideko bidaia oso esperientzia polita izan da. Oso ondo pasatu dugu eta Madrideko leku asko bisitatu ditugu.
Bertan pasatutako egun onena Warner Broseko atrakzio parkekoa izan zen.
Xanadun igarotako arratsaldea ere oso ona izan zen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: