INFORMATIKA
Definizioa: Informatika informazioaren tratamendu automatikoa aztertzen duen zientzia da eta horretarako ordenagailu bat erabili behar da.
Ordenagailua: Ordenagailu edo konputagailu programa baten arabera datuak prozesatzeko gai den gailu elektronikoa da.
Ordenagailu motak:
- Konputagailu pertsonala (PC): tamaina txikiko ordenagailua da, dituen ezaugarriak kontuan hartuta, erabiltzaile bakarrarentzat pentsatua, hau da, une oro lanean pertsona bakarra onartzen duena.


- Konputagailu eramangarria (laptop): pisu eta tamainarengatik pertsona batek berekin erraz eraman dezakeen konputagailu pertsonala.

- Zerbitzari edo ostalaria: sare batera konektatuta dagoen eta beste ordenagailu bat edo batzuk zerbitzuz eta informazioz hornitzen dituen ordenagailua.
- Konputagailu txertatua: helburu oso zehatza betetzen duen konputagailua.
- PDA (palmtop): laguntzaile digital pertsonala (personal digital, assistant) deitua.

- Konputagailu nagusia (mainfamre): enpresetan aplikazio bereziak edo handiak exekutatzeko erabiliak.
- Superkonputagailuak: oso kalkulu handiak eta konplexuak egin ahal izateko eraikitzen dira.

Hardwarea: Hardwarea ordenagailu baten zati fisiko eta ukigarriei dagokie, bere osagai elektriko, elektroniko, elektromaniako eta mekanikoak; softwarearen kontrakoa, izan ere, honek osagai ukiezinei egiten baitie erreferentzia.

Periferikoak: Periferiko bezala ordenagailua kanpo informazioarekin komunikatzeko gaitasuna ematen dioten unitate edo dispositibo bezala ulertzen da.
- Sarrerako Periferiakoak: Kategoria honetan informazioaren sarrera baimentzen dituztenak sartzen
dira, orokorrean kanpo iturritik datozenak edo erabiltzailearen eskutik. Adibidez: Teklatua, sagua, eskanerra, web cam-a,mikrofonoa,...
- Irteerako Periferiakok: PUZek eragindako operazioen informazio erresultanteari irteera emateko baimentzen dituztenak dira.Adibidez: Monitorea, imprimigailua, bozgorailuak,...
- Sarrera irteerakoak: Sarrera eta irteera dispositibo bezala operatu egin dezaketen horiek dira.Adibidez: USB, disko gogorra,...

RAM memoria: RAM edo Random Access Memory bai irakurri eta bai idazteko aukera eskaintzen duen memoria da.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: