Oporrak
Azken Opor bidaia
Nire azken opor bidaia, pasa den urteko udan, Benidorm-era joan nintzen, nire gurasoekin. Ez neukan pentsata haiekin joatea inora, baina azkenean, eta Bermeon gutxi egingo nuela jakinda, haiekin abiatu nintzen.
Zazpi orduko bidaia izan zen, autoz, eta hiru aldiz geldituz, repostatzen genuen. Baina, hala ere, oso astuna iruditu zitzaidan Seirehun eta piku kilometroko bidai endiablatu hori.
Bertara joan baino lehen, nire koadrilleko lagun baten bertako lagun batzuk ezagutu nituen, interneti esker. Messenger programa eragiliz haiekin hitz egin eta ezagutu ginen nahiko.
Bertara heltzean, hotelera iritsi eta gauzak gorde nituen, gero kalera irtetzeko. Seguituan haiengana abiatu nintzen, haiek ezagutzera. Oso jende majua zen, eta barre asko egin genituen.
Baita ere Benidorm osoa erakutsi zidaten haiek, eta esan beharra daukat, oso haundia eta interesgarria dela.
Bi urte igaro dira gaur arte, eta ez ditut berriro ikusi sekulan. Eta ez dut uste berriro irtengo naizenik Bermiotik kanpora. Nahiago dut emen gelditu.