CURL BICEPS

gkaielasa@zurriolaikastola.eus 1607946866247

Ariketa mota hau ondo egiteko, hau da, efizienteki eragiteko, bertan erabili behar dugun teknika ondo egitea ezinbestekoa da. Horretarako, bi denbora desberdinetan izan behar dugun jarrera aztertuko dugu:

  1. Hasiera: zutik hasi behar da, bizkarra zuzen, belaunak pixkat flexionatuak eta oinak sorbalden zabaleratik bereizita. Jarri eskuak barran, sorbaldak baino pixka bat zabalago. Heldulekuak supinazioan izan behar du, hau da, eskuetako barrualdea gora begira.
  2. Bukaera: hasierako posizio horretatik enborra mugitu gabe, ukondoak flexionatuak jarriko ditugu, gorputzaren alboetan mantenduz. Pisua bularretik hurbil egongo da, eta ipurmasailak, abdominalak eta bizkarrezurra uzkurtuta enborra ez mugitzeko.

 

Ariketan zehar, gihar zehatz batzuk daude inplikatuak:

  • Primarioa: bizeps-a
  • Sekundarioak: brakiala, brakiorradiala, deltoidea, trapezioa, besaurrea eta eskumuturreko muskuluak.

 

Curl biceps-a egiteko hainbat era desberdin egon daitezke hasierako hontaz gain:

  • Curl biceps mankuernekin: bi eretan; biraketarekin edo supinazioa eginez.
  • Eserita edo etzanda.
  • Etzanda jarriz bankuaren inklinazioa aldatuz
  • Esku bakarra landuz egitea, hau izterrean jarriz

Tip-a:

  • Barra goratnz eramatean egin presioa behatz txikiarekin, barraren kontra.

Egin daitezkeen akatsak:

  • Pisu asko altsatu nahi izatean gorputza mugitzea, ukondoak bakarrik flexionatu behar dira.
  • Sorbaldak aurrerantz mugitzea, sorbaldak gorputzari itsatsiak egon behar dute.
  • Mugimenduan kontrolaren eza; estentsio egoeran giharrak tentsioan egon behar du, jetsiera deskontrolatua ekiditeko.


Utzi iruzkina: