Saharatik dagoeneko bueltan. Zertan jardun garen ( eta 3).

Post honekin aurreko egunetako Saharako proiektua gai zuten post seriearekin amaitzen dugu. SEADak Argeliako inguruan dauden Tindoufeko errefuxiatu kanpamenduetako Rabunin ezarritako baliabide informatikoak ikusi daitezke. Horrekin batera, egindako lanen deskribapena azpiko bideoan dezute ikusgai.


Ezarritako azpiegituren deskribapena Xabier Eskisabelen eskutik.

     
Egiteke geratu den lana: Interneteko irteera Ministerio del Interior delakoan dagoenez eta bertako teknikariak Tifaritiko kongresuan zeudenez, ez zidaten baimenik eman gure Pre-Wimax antena bertan jarri eta gure gela informatikoarekin lotzen zuen beste antenarekin enlazea egiten. Beraiei utzitako oharrekin konexioa egiteko gai izango direlakoan gaude.

Kasu egin ordenadoreen gelatik Ministerio del Interior-eko antenara arte dagoen distantziaz eta gure 4x4aren sponsorrari.

     
Gure gelako antena itxura honekin utzi genuen.

Ordenagailu eramangarri eta baliabideak azpiko irudietan ikustea dituzue:





Ordenadoreen babeserako plastikozko poltsa eta zorroak eraman bagenituen eta bertakoei baliabideak tentuz erabiltzeko aholkatu bagenien ere, azkenean bertako arduradunengan geratzen da jarritako azpiegitura itxuraz zaintzeko ardura.
Ordenagailu horiek izango duten etsairik nagusiena basamortuko hautsa izango baida.

Gure aldetik besterik ez, post honekin Saharan egindako lanaren deskribapena amaitzen dugu. Edozein argibide edo informazio nahi izanezkero, kaso egin.



Utzi iruzkina: