Saharatik dagoeneko bueltan. Zertan jardun garen (2).

Aurreko postean aipatutako lanekin jarraituz, abenduaren 15ean, larunbatez, lan informatikoekin buru belarri sartu ginen gure tresneria informatiko berriarekin.

Aurreko egunetik jarritako Pre-Wimax antenaren barruko aldeari RJ-45 konektorea isatsi genion eta ordenadoreei eskua sartzen hasi ginen lehen aldiz.


    
UTP kablearen kable koloreak banatuz, beharrezko RJ-45 konektorea jarri genion Pre-Wimax antenaren beste muturrari.

Konektorea kableari grinpatu ondoren, kablea ongi zegoela ziurtatzeko, antenaren parametroak kudeatzeko duen web interfazera sartzera lortu genuen: Kablea ongi egina beraz :-)


Kableari RJ-45 konektorea ongi grinpatu genuela ziurtatzeko, Pre-Wimax antenari lotu eta 172.16.0.2 IPra konektatuz bere web interfazera sartzera zegoela baieztatu genuen.

Betebehar informatikoekin jarraituz, 160GBtako kanpoko SATA diska gogorra montatu eta formateatzeari ekin genion.
 

160GBtako kanpoko SATA diska gogorraren muntaketa lana.

Diska gogorra fisikoki montatu ondoren, FAT32 fitxategi sistemarekin formateatu eta ordenagailuen Windows eta Ubuntu sistema eragileek ongi ikusten zutela ziurtatzeari ekin genion.


Arabierazko Ubuntun "DISCO_EXTER" izeneko diska gogor unitatea arazorik gabe ikusten da. Hau ere ongi :-)

Azkenik, Windowsen sartuta, ordenagailuko elementuren partizio taula ikustea dezute. Goitik hasita, diska gogorra eta bere partizioak, E:\ deituriko txartel irakurgailua eta azkenik G:\ kanpoko diska gogorra.



Biharko egunez, elementu guztien montaketa nola izan zen eta ze itxurarekin geratu zen ikusiko dugu. Horrekin batera, egindako lanen bideo bat zintzilikatuko dugu.


Utzi iruzkina: