Saharatik dagoeneko bueltan. Zertan jardun garen (1).
Tindufen Fronte Polisarioak dituen kanpamenduetatik Euskal Herrian bueltan gara ta hurrengo lerro eta postetan bertan egindako eta ikusitakoaren egunez eguneko deskribapena egiten saiatzearekin batera, egindako lanen zergatia eta kontestua azaltzen saiatuko gara.
Aurreko postean aipatu genuen bezala, Rabunin ezarritako azpiegiturek, Secretaría General del Ministerio de Desarrollo Económico de la RASD-eko bulegoetan ezarri ditugu. Bertatik, ministeritzaren baratza eta baliabideak kudetzeaz gain, bere langileentzat oinarrizko alfabetizazio informatiko ikastaroak antolatuko dituzte.Barajasko aireportuan eta "27 de febrero" kanpamendura iritxiera hurrengo egunean.
Euskal Herritik abenduaren 12an Madril aldean arratsaldeko 17.00etan hegazkina hartzeko atera baginen , atzerapenak medio, abenduaren 13an goizeko 03.00etan hartu genuen hegazkina. Gure taldean joan garenak, Bizkaiko Foru Aldundiko Mariano Gómez albaitaria, gure lankide eta Ataungo alkate den Bittor Oroz eta IMK-Fraisoroko Xabier Eskisabel izan gara. Marianok Mendebaldeko Saharako berezkoak diren gamelu, ahuntz eta ardien arrazak aztertzeko datuak biltzen jardun da, Bittor Ataungo alkate eta EUDELeko ordezkari bezala Frente Polisarioko XII. kongresuan Tifaritin izan da. Ni aldiz, baliabide informatikoez hornitutako gela eta Internet konexioa prestatzen jardun naiz.
Secretaría General del Ministerio de Desarrollo Económico-ko eraikina. Gela informatikoa hemen jarri genuen.
Trasteak Rabuniko kanpamendura eraman eta bertako arduradun eta langileak ezagutu ondoren, iritsi bezain pronto lanari ekin genion eta Internet irteeraren konexioarekin hasi ginen: Lehenengo lana Internet seinalea jasoko luken antenarentzako mastila jartzea.
Aitzurrarekin zuloa prestatzen eta Pre-Wimax antena.
Saharako zonalde honetako lurra oso gogorra eta arritsua da lana egiteko ta makina bat izardiren ondoren metro bateko sakonerako zuloan arriz eta porlanez inguraturik sartu genuen antenarentzako mastila.
Pre-Wimax antenarentzako mastila eta berau sostengatzeko zuloa porlanez beterik.
Antenaren kableari azken ikuituak ematen eta berau zutitu ondoren.
Internet konexioaren lehen atala osatu ondoren, bigarren atala osatzeko asmoz geundela arazotxo bat sortu zen: Internet irteera Ministerio del Interior-eko eraikinean zegoenez eta informatika/telekomunikazioetako adituak Fronte Polisarioko kongresuan Tifaritin zeudenez, arduradunek beharrezkoa den transmisioko gure bigarren antena beraien mastilean jarri eta beharrezko konfigurazioak egiteko ez zidaten baimenik eman. Putadón mayúsculo, sei ordenagailuak Internetera ezingo baigenituen atera.
Osteguna aurrera zijoan eran hurrengo egunean ere ezingo genuela lanik egin esan ziguten, ostirala atseden eguna baida mundu musulmanean. Abenduaren 14an goizez Marianori gamelu eta ardi arrazen ikerketa datuak jasotzeko aprobetxatuko bagenuen, arratsaldez gatzez jositako baratzak ikuskatzen izan ginen.
Bihar Saharako proiektuko kronikaren bigarren atala eskuratuko dizuegu.
Baratzak gatzez josita.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: