Itsasmendikoi Saharara doa.
RASDeko Ministerio de Desarrollo Económicok mantentzen dituen baratza eta ikuiluen azpiegiturak tajuz kudeatze aldera, Itsasmendikoik Tinduf-eko errefuxiatu kanpamenduetan gela informatiko bat prestatuko du abenduaren 12tik 18ra. Kokapen konkretua Rabunin izango da. Aidanez, RASDen eraikin administratiboak bertan zentralizatzen baidira.
Ubuntu arabieraz.
Ezarriko diren baliabide informatiko guztiak zerrendatzea luze joko badu ere, oinarrian AHTEC etxeko sei ordenagailu eramangarri aukeratu dira, 120GB HD, 1GB RAM, nVidia txartel grafikoa, Intel Core2 Duo etabarrekin hardware bezala. Software aldetik aldiz, eta kanpamenduetan erabiltzaileek aukera anitzak izate aldera, diska gogorrak hiru partizioetan banatu ditut ta WindowsXP Home, Ubuntu GutsyGibbon eta datuetarako zati batean banatu ditut. XPak lizenziatuak direlarik, Ubunturen azken bertsioarekin software askearen mundua ezagutzeko aukera izango dute Rabuni aldean.
Baina ez gara mugatuko ordenagailuak jartzera. Ordenagailuak beraien artean konektatzeko AP Wi-Fi bat, inprimagailua, aire egokitua eta... haririk gabeko Pre-Wimax enlaze bat egingo dugu APtik Ministerioek izango duten Internet irteerara. Teoria hau da, errealitatean han zer aurkituko dugun nork daki? A la aventura.
Extremadurako bidaiaren ondoren denboraz larri, oso larri ibili gara traste guztiak tajuz prestatzeko, baina azkenik egin beharreko instalazio eta eguneraketak egiteko aukera izan dugu. Testigu azpiko argazkiak.
Windows XP Home partizioan Itsasmendikoiko weborria. Bakoitza bere lizentziarekin, ojo.
Zein polita ikusten den Ubuntu Gutsy Gibbon berria eta eguneratua sei eramangarrietan!
XP sistema eragileak gazteleraz instalatu baditugu, Ubuntun lau baino ez, hizkuntza paketeak aukeratzeko duen tresna ahaltsua medio, bi eramangarri arabieraz instalatu ditut. Tope arraroa!
Bihar abenduaren 12an Madriletik ateratzen gara ta 18an bueltatuko gara Euskal Herrira. Ea zer moduz dijoan dena. Interneta izatea lortzen badut blog honi Saharatik egingo diot kasu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: