DURANGALDEKO UDALERRIEK IKTEN ALDEKO EGINDAKO APUSTUA
Urkiola Landa Garapen Alkartearen IKT dinamizatzaileak burutu berri duen diagnostikoaren ondorio nagusia, Durangaldeko herriek IKTen aldeko erabateko apustua egin dutela da. Udal-eraikin eta zerbitzuek informatizaturik daude Durangaldean. Hala ere, informatizazio maila desberdina da udaletxe bakoitzaren baliabideen arabera. Guztiek jotzen dute udalerriko webgune ofiziala tresna garrantzitsuaz, herritarren eta udalaren arteko harremanak sustatu eta herria mundu zabalera ezagutzera emateko. 2009ko hasieran Atxondo, Mallabia, Iurreta, eta Zaldibar webguneak estreinatu berri dituzte. Aldiz, Berriz, Durango, Elorrio, eta Garai webgune berria datozen hiletan estrenatuko dute. Udalerri guztiek, batez ere txikienek, esfortsu handia egin dute webguneak sortzeko.
Landa-eremuetan seinaleen kalitatea kaskarragoa
Bestalde, telekomunikazioko seinaleei dagokionez, oro har, Durangaldeko herriguneetan landa-eremuko auzoetan baino zerbitzu hobeagoak jasotzen dituzte. Herrigune gehienetan ADSL konexioa, zuntz optikoa eta
Baserri auzo askotan, berriz, iristen denean, mugikorren GSM oinarrizko seinalea dute. Interneteko zerbitzua ahula izaten da auzo askotan, baita ere. Horregatik, auzo batzutan WIMAX sistema ezarri dute. WIMAX seinaleak ere sarri arazoak ematen ditu, auzoetako orografia menditsuagatik. Galdetutako landa-eremutako herritar ugarik jakin arazi digutenez, telefonia mugikorra eta interneterako konexioa garestia izateaz gain, eurek zerbitzua kaskarragoa jasotzen dutela.
Belaunaldi gazteek IKTen alde
Galdeturiko baserritar gazteenek jarrera positiboagoa dute IKTen alde. Hala ere, IKTen abantailak eta ezagutza zabaltzeko, lan handia dago egiteko etorkizunean.
60 urtetik gorako askoek ez dute ezer jakin nahi teknologia berriei buruz. Batzuk mugikorrari ere atea itxi egiten diote, %12a. IKTak aipatu eta “beldurra” hitza aipatzen dute.
Urkiola Landa Garapen Alkartean IKTen inguruko inkestak burutu ditugu urtarriletik martxora. Galdeturiko herritarren gehiena ortulariak eta baserritarrak izan dira. Egindako inkestetatik hainbat ondorio atera ditugu.
Ikerketaren ondorio nagusiak
· Galdetutako herritarren gehiengoak, %88ak telefono mugikorra du eta % 55ak interneteko konexioa du. Hauetatik % 47ak erabiltzen du internet.
· Galdetutako % 12ak ez du ezer jakin nahi IKTengandik: ez dute ez mugikorrik ezta interneteko konexiorik ere. Euretako % 60a emakumezkoak dira. Bataz besteko adina 66 urtekoa da. Gehienak salmenta zuzeneko ortulariak eta abeltzainak dira.
· Galdetutako % 29ak mugikorra du, baina interneteko konexiorik ez. Interes gutxi erakusten dute IKTenganako. Euretako % 55a emakumezkoak da. Bataz besteko adina 54 urtekoa da.
· Galdetutako % 12ak mugikorra du, interneteko konexioa kontrataturik du, baina ez du erabiltzen. % 50 emakumezkoak dira. % 50 gizonezkoak dira. Bataz besteko adina: 53 urtekoa da.
· Galdetutako % 4 ak mugikorra du eta interneten konektatzen dira etxetik kanpo. Euretako % 100 gizonezkoak dira. Bataz besteko adina 33 urtekoa da.
· Galdetutakoen % 43ek mugikorra, ordenagailua eta interneteko konexioa dute etxean edo enpresan. % 50 emakumezkoak eta % 50 gizonezkoak. Bataz besteko adina 43 urtekoa da. Euren artean sagardogileak, txakolinderoak, nekazal turismoen jabeak, nekazari tresnen saltzaileak, landare hastegiak, gozogintzan ari diren enpresari txikiak dira.
· Galdeturiko % 41ek inolako interesik edota interes gutxi agertu dute IKTenganako. Batez besteko adina 60 urtekoa da. % 57,5 emakumezkoak. % 42,5 gizonezkoak
Iruzkinak
Utzi iruzkina: