Rock In Rio jaialdia ateak zabaltzeko prest dago
Rock in Rio jaialdia Lisboan antolatu zen iragan astean,. Asteburu honetan, jaialdi hori Madrilen izango da. Izan ere, Madrilgo Arganda del Reyko Rockaren Hirian guztia prest dago Rock In Rio jaialdiko ateak zabaltzeko. Bon Jovi, Shakira, Rihanna, Calle 13 eta Miley Cyrus arituko dira besteak beste, asteburu honetan eta, antolatzaileen aurreikuspenen arabera, 100.000 ikusle inguru espero dituzte egunero.
Rock In Rio jaialdia 2. urtez egingo da Madrilen eta asteburu honetan eta ekainaren 11n eta 14an izango dira kontzertuak. Rockaren Hiria parke tematiko handi bat da eta adin guztietako pertsonek musikaz gozaraztea dauka helburu.
Ostiralean, jaialdiaren lehen egunean, Bon Jovi talde estatubatuarra, Pereza eta Paul Van Dyck DJak arituko dira, besteak beste. John Mayer musikari estatubatuarrak, esaterako, bertan behera utzi du bertan eman behar zuen kontzertua (baita Europan egin behar zuen bira osoa, gaixorik dagoelako). Haren ordez, Macaco taldea arituko da Mundo agertokian eta talde katalanak aurreikusita zeukan Sunset agertokian, berriz, Mago de Oz taldeak hartuko du haren lekua.
Bi emakume izango dira larunbateko izar nagusiak: Shakira eta Rihanna. Gainera, Puerto Rico aldeko Calle 13 eta David Guetta ere arituko dira jaialdiaren bigarren egunean.
Igandea familiaren eguna izango da eta Miley Cyrusen, El Sueño de Morfeoren eta Amy McDonalden kontzertuak izango dira nagusi.
Rock In Rioren bigarren zatiak, ekainaren 11n eta 14an, doinu gogorragoak izango dira Rage Against The
Machine, Jane's Addiction, Cypress Hill, Metallica, Motörhead eta Sôber taldeen eskutik.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: