Legez kanpoko Interneteko deskargak
Lege proiektuak sorkuntzaren Interneteko hedapena eta babesa ditu gai. Pirateria jarduerengatik erabiltzaileei bidaliko zaizkien oharrei kasurik egin ezean, Interneteko konexioa hiru eta hamabi hilabete bitartean etetea jasotzen du lege proiektuak. Joan den urrian senatuek onartu zutenetik polemika sortu du lege proiektuak, Internauten eskubideak defendatzen dituzten elkarteen arabera, «bidegabea» baita.
Espainiako estatuan
Webguneak erregulatzeko proposamen polemikoaren inguruan, Zapaterok epailearen agindurik gabe ez dela "inola ere" webgune bat ere ez itxiko ziurtatu du.
Mariano Rajoy PPko presidentea legez kanpoko deskargak eskaintzen dituen webguneen itxieraren kontra agertu da bere blog-ean erantsi duen bideo batean.
Bitartean, musikari, abeslari eta diskoetxeen langile asko Industriako Ministerioaren aurrean bildu ziren legez kanpoko deskargen amaiera eskatzeko.
Bertan, artista batzuek, Rosario, Antonio Carmona, Luis Eduardo Aute, Loquillo, David de María, Tamara, Conchita eta Chenoak, besteak beste, musika kultura dela, baita enplegu ere oihu egin zuten.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: