AFARI-IKUSKIZUN-JAIA EKAINAREN 28AN
Urterolez, ekainaren 28an Afari-Ikuskizun-Jaia egingo dugu Bilboko Kafe Antzokian. Gaueko hamarretan hasiko da afaria, hamabiak laurden gutxiagotan, gutxi gorabehera, ikuskizuna eta, ondoren jaia ordu txikiak arte. Betiko moduan, showaren amaiera aldera, Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina (EHGAMen Sariak) emango dira. Aurten, aurrekoetan bezalaxe, Iker Ortiz de Zarate arituko da aurkezle lanetan eta dantzaldiaz Eneko Amezketak zuzentzen duen Antzart taldea arduratuko da. Artista gonbidatu moduan, Madrilgo Gran Viako hainbat aretotan arrakasta handiz urtetan ibili den -eta dabilen- Dolly show-womana izango dugu gurekin. Afarirako bonoak salgai daude 22 € tan. Erreserbak egiteko: ehgambizkaia@gmail.com helbudean (mugikor zenbaki bat utzita) edota 608443088 telefonoan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: