software librea
Software librea , ingelesez datorkio izen hau: free software.Hau skuratu ondoren erabili, kopiatu, aztertu, moldatu eta banatu daitekeen software-a da. Internet bidez doan edo beste medio batzuetan banaketa ordainduz eskuratu ahal izaten da. Dena dela, azken hau ez da derrigorrezkoa, eta libre egoera hori mantenduz , saldu ere egin daiteke. Era berean, doako softwarea (freeware) ere iturri-kodearekin batera banatzen da batzutan. Baina freeware ez da software librearen berdina, moldatzeko eta banatzeko aukera eskaintzen ez den kasuetan bederen.
Software librea dela esan ohi da hurrengo lau eskubide hauek betetzen dituenean:
- helburua edozein dela ere exekutatu ahal izatea (pribatua, hezkuntza, publikoa, komertziala, eta abar).
- aztertu eta aldatu ahal izatea (horretarako beharrezkoa da kodea eskuratu ahal izatea).
- kopiatu ahal izatea.
- hobetu, eta hobekuntzak horiek publiko egin ahal izatea, komunitatearen onurarako.
Ezin dira nahastu, hala ere, software librea eta jabetza publikoko softwarea. Azken honek ez du lizentzia beharrik eta guztiona dela esan daiteke.
Software librea dohain egoten da eskuragarri, edo bestela banaketa kostuaren prezioan; hala ere, hau ez da derrigorrezkoa. Software librea dohaineko softwarearekin (freeware) ez da erlazionatu behar, izan ere, merkatalki banatua ere izan daitekeelako ("software merkatala"). Analogoki, dohaineko softwareak batzuetan iturri kodea dakar baina ez beti, beraz, software hau ez da askea programaren bertsio eraldatuen moldaketa eta birbanaketa eskubideak ez badira bermatzen.
Bestetik, software librea ez da "Domeinu publikoko software"-arekin nahastu behar. Azken honek ez du lizentzia beharrik bere esplotazio eskubideak gizateria guztiarentzat baitira, denei berdintasunez dagokielako. Edozeinek erabili dezake, beti ere legezko helburuarekin eta egile orijinala jarriz. Software mota honetan egileak softwarea gizateriari donatzen dio edo egile eskubideak agortu direla eta (normalean hil eta 70 urte pasata) softwarea gizateriarena izatera pasatzen da. Baina egileak softwarearen erabilera baldintzatzen badu lizentzia bat jarriz, nahiz eta hau oso ahula izan, ezinezkoa izango da domeinu publikokoa izatea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: