UDAN ONGI PASATZEKO MODUAK
1.-BATZUK ESKUBALOI FEDERAZIOAREN CAMPUSEAN
Kaixo lagunok,
Joan den astean, ekainaren 29tik uztailaren 5arte, nire lagunak diren Julen, Iñaki, Asier, Axier eta bostok Euskadiko Eskubaloi Federazioaren Campusean izan ginen. Zortea izan genuen bostoi gela berean tokatu zitzaigulako, hori bai, monitorea, Iñigo ere, gela berean zegoen.
Han oso ondo pasa nuen, goizetan entrenamenduak egiten genituen eta arratsaldeetan goizetan ikasi genuena erakusten partiduak eginez.
Gosaria 8:30etan egiten genuen, bazkaria 13:45etan eta
afaria 20:45etan.
Normalean janari ona ematen ziguten, azelgak eta pastako
entsalada izan ezik.
Gau batzuetan pintatu egiten ziguten, batzuei ipurdian
bihotzak margotu zizkieten,eskuetan zakilak…
Gau batean, lotan nengoenean, bat-batean zerbait sentitu nuen. Koltxonetan komunera eraman nahi ninduten. Orduan, esnatu egin eta konturatu nintzen monitore guztiak han zeudela. Ondoren, Juleni berdina egiten saiatu ziren baina nik esnatu egin nuen eta berak esan zuen:
- “¡QUE CABRONES!”
Denak esnatu eta barrez lehertzen hasi ginen.
NORBAITI
ESKUBALOIA ASKO GUSTATZEN BAZAIO,
HURRENGO URTEAN ANIMATZEA GOMENDATZEN
DUT.
OSO ONDO PASATZEN DA!!!
Ezer gehiago.
JOKIN CUESTA

2.-ASTEBETE SUKARRIETAN
Kaixo zer moduz oporretan?
Oso ondo pasa dut eta askotan itzuliko nintzateke.
3. ORAINGOAN BERTSO UDALEKUAK
Kaixo lagunak:
Ondo al zaudete oporretan? Ni primeran nago.Bertso udalekuetan Irañetara joan nintzen, nire aitonaren herrira. Eta Aralarreko herensugea entzun genuen.
Oso ondo pasa dut. Eta itzultzeko asmoa daukat.Nondik zabiltzate zuek?
Udane

4.-PORTUGAL EZAGUTZEA ERE PRIMERAN DAGO!!
Kaixo, lagunok:
Zer moduz doa uda? Ni primeran pasatzen ari naiz. Orain
Oportotik (Portugal) idazten ari naiz. Hiri hau oso polita da. Autobus
turistikoan ibili naiz. Gero txalupan ibiliko naiz Douro ibaian barrena. Bi
egun barru Lisboara joango naiz, hiria eta inguruak ezagutzera. Han, berriz,
tranbian eta funikularrean ibiliko naiz.
Hemengo jendea oso atsegina da, baina portugesa ulertzeko
zailtasunak ditugu gurasoek eta hirurok.
Eguraldiarekin ere zortea izan dugu, ez du bero handirik
egiten.
Ondo pasa oporrak eta ikusi arte.
June Mintegia


5.- OPORRETAN GURE GUSTUKO GAUZAK EGITEKO ERE DENBORA HAR DEZAKEGU:
MARRAZKETA BLOGA
Kaixo denoi:
Bai ondo, June! Nik egun hauetan bloga sortu dut gehien gustatzen zaidan gaiaz aritzeko; MARRAZKETA.
Animatzen bazarete hemen duzue blogaren helbidea: http://www.blogari.net/UdaneRiezu
Pozik hartuko ditut zuen ekarpenak.
Ongi izan.Udane
6.- LA OREJA DE VAN GOGH SAGUESEN
Kaixo:
Atzo gauean 11:00/01:00ak arte Saguesen egon ginen. Handik suartifizialak ikusi genituen eta gero La Oreja De Van Goghen kontzertua entzun genuen.Baina anaiak jalde egin nahi zuen eta kontzetu amaitu aurretik etxera etorri ginen.
Ondo segi.
Udane
7.-SAN FERMINAK, BARTZELONA….
*Ni, Aitor, ostegunean, 2009ko uztailaren 16an, dantzakoekin Bartzelonara joan nintzen. Cantonigros izena duen herri batean dantzatzera joan ginen eta lagun asko egin genituen. Han kanpoan, festibal bat zegoen eta jendea dantzatzen eta abesten ari zen.
Oso ondo pasa nuen eta berriro joan nahiko nuke. Ez nuke ezer aldatuko.
Agur eta ondo pasa.
*Kaixo, ni Aitor Altuna naiz. Nik sanferminetan oso ondo pasa dut postuetan atrakzioetan eta kalean lagunekin. Lagun asko ikusi nituen.
Asierrek hau irakurtzen badu, idatz iezaidala.
Agur eta ondo pasa!
Aitor Altuna
8.-OPORRETARA JOAN AURRETIK
Kaixo lagunok:
Zer moduz oporrak?
Ni 22-an Peñiskolara noa,nire guraso eta arrebarekin. Hala
ere hemen oso ondo pasatzen ari naiz lagunekin: goizetan, normalean, frontoira
joaten naiz lagunekin eta arratsaldean bainatu egiten gara.
Egun batean bainatzen ari ginela,txintxorro(barko)txiki
batera igo ginen.
Han jolasten aritu ginen baina, bat-batean, jabea etorri eta
izugarrizko errieta bota zigun.
Nahi baduzue, etorri zaitezkete jolastera.
Oporrak ondo pasa.
Txintxorroa
Peñiscola
Urbil
9.- FUTUROSCOPE
Futuroscopen ibili naiz nire familiarekin. Parke oso handia
da eta oso polita. Areto asko daude eta oso handiak gutxienez 200 pertsona sar
daitezke. Gaueko ikuskizuna zoragarria da, baina frantsesez jakinez gero askoz
hobe. Hala ere, oso ondo pasa dut.
Nire oporrik onenak izan dira.
Ondo pasa zuek ere bai.
Hurrengo arte.
NAIA





10.- DONOSTIAKO ASTE NAGUSIAREN ONDOREN, BILBOKOA!!
Kaixo:
Bilboko jaietan egon naiz eta honi buruz idaztea gogoratu zait. Barraketan egon nintzen. Aitaren parteko amama bisitatu genuen eta harekin zirkora joan ginen. Su artifizialak ikusi genituen eta aititeren urteak ospatu genituen. Ondoren astea bukatu zen eta etxera itzuli ginen.
Ondo pasa
Udane
11.- EUSKAL HERRIAK BADITU TXOKO ZORAGARRIAK!!
URBASA ZIORDIA
Kaixo, lagunak, ni Manex naiz.
Herenegun Urbasako kanpinera joan
nintzen nire guraso eta arrebarekin. Iritsitakoan denda montatu eta tabernara
joan ginen bazkaltzera. Bazkaldu ondoren, Ziordiako jaietara joan ginen, nire
amaren lagun batzuk gonbidatu gintuztelako. Han nire amaren lagunekin elkartu
eta paseotxo bat eman genuen. Paseotxoa egin ondoren, aizkolariak ikustera joan
ginen. Han zerbait barregarria gertatu zen: aurkezleak hasiera eman eta bera
jarri zen egurra mozten.
12.- UDA HASIERAKO KONTUAK
SANGULI SALOU
Ekainaren 20ean nire ama, aita, anaia eta ni Sanguli Salouko kanpin
batera joan ginen.
Oso polita zen dena eta lagun
asko egin nituen.
Hiru lekutan igerilekuak zeuden: batean bi tobogan, bestean parke bat eta, azkenekoan, elefante bat (iturri bat zen) zeuden.
Zazpi egun geroago, berriz, etxera bueltatu behar izan genuen, nahiz eta nik gehiago gelditu nahi nuen.
Iñaki Romero
13.- GUTAKO ASKO UDALEKUETAN IZAN GARA: PRIMERAKO LEKUA
LAGUNAK EGITEKO ETA ONDO PASATZEKO
Uztailaren 21ean udalekuetara, Lauaxetara, joan ginen Leire, Maialen eta ni. Oso ondo pasa genuen eta lagun asko egin genituen: Leire, Naroa, Amaia, Jone, Jone, Jone, Mara, Maitane eta Irati. Monitoreak oso-oso majoak ziren (beno, Jon S.O.S izan ezik).
Egun batean eliza batean egin genuen lo eta afaltzeko txorizoa jan genuen(Leirek eta nik sua egiten lagundu genien monitoreei).
Ainhoa Cabrerizo
Iruzkinak
Utzi iruzkina: