Bob Marley
Robert Nesta Marley, ezagunagoa, Bob Marley izen laburtuaz, (1945eko otsailaren 6a -1981eko Maiatzaren11) jamaikar abeslari, gitarrista, kompositore eta aktibista jamaikarra izan zen.
Nime Milen (Rhoden Hall, Saint Ann) jaio zen, Jamaika iparraldeko herrixka batean, Karibe itsaso bazterrean. Cella Booker, 18 urteko jamaikar neskaren eta Norval Marley, 50 urteko britaniar armadako kanpitain txuri baten semea zen. Aita ez zen semeaz arduratu. 1950ko hamarkada bukaeran, Bob bere amarekin Kingston-era joan zen bizitzera. Nekazariak hiri honetara joan ohi ziren beren egoera ekonomikoa hobetzeko asmoz. Zoritxarrez, gehienentzat euren etorkizuna auzo txiroetan zegoen.
Trenchtown izan zen Robert Nesta Marley gazteak bebop eta jazz aire berriak ezagutu zituen lekua. Hau izan arren haren lehen eragin musikala, honako hau aitortu zuen: "me couldn't understand it,", hau da, "ez nintzen ulertzeko gai". Hala ere, 1960. urtean arratsaldero, Joe Higgs-ek antolatutako musika saioetan parte hartzen hasi zen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: