KOMUNIKATZAILEAREN DEKALOGOA

iker larranaga 1473958737635 Iker Larrañaga | 2016-09-15 18:06

Komunikatzaile izan nahi duzu? Hona hemen zenbait ezaugarri:  

1- Gaurkotasun-albisteak jarraitzea. Beharrezkoa du komunikatzaileak munduan zehar gertatzen ari denari buruz ezaguera orokor bat edukitzea. 

2- Talde lana. Taldekideekin harreman ona edukiz gero atseginagoa eta samurragoa bihurtuko da bere betebeharra. 

3- Idatzizko eta ahozko adierazpena. Komunikatzaileak informazioa helarazteko orduan hizkuntza hori menderatzen duela erakutsi behar du, ahoz zein idatziz. 

4- Mezu zehatza. Igorri nahi duen mezua oroipengarria izatea lortu behar du.

5- Jendaurreko agerraldiak. Gorputz adierazpena funtsezkoa da ogibide honetan. Igorleak segurtasunez jardun behar du, beraz jorratzen ari den gaia lehendik landu duela sumatu behar du ikuslegoak, hala haiek ere parte hartzera animatuko ditu. 

6- Polifazetikoa izatea.  Edozein esparrutan (errealizazioa, zuzendaritza, argazkigintza eta abar) aritzeko gai dela erakutsi behar du. 

7- Kultura orokorra. Berriak argitasunez adieraztea garrantzitsua da. Denetik apur bat jakitea ez dator gaizki.

8- Sormena lantzea. Eremu guztietan kreatibitate puntu bat jarri behar du, ohikoa edo arrunta den hori berezi bihurtu. 

9- Ulergarritasuna. Kontuan hartu behar du erregistroa, hau da, nori ari de mintzatzen. 

10- Zure ogibidea maitatzea. Egindako lanean sinisten badu, hartzaileari entretenigarriagoa egingo zaio segur aski. Gure hobbya edo pasioa lana bihurtzen bada hobe. 

Bibliografia: Mikel Urionaguenari eginiko elkarrizketa eta Hodei Arrausiren hitzaldia.


Utzi iruzkina: