Cómo conocí a vuestra Madre
Gaur hits egingo dudan seriea ez da thriller generokoa izango , komediakoa baizik . Bere izenburua gazteleraz hauxe da :
Cómo conocí a vuestra Madre ( How I Meet Your Mother ).
Bere izena esaten duen bezala , komedia honen protagonista ( Ted Mosby ) 2030.urtean bere semeari eta bere alabari haien ama nola ezagutu zuen kontatzen die , eta horrela gure denboraldira itzultzen gara , Ted Mosbiren historioan .
Bera gazteagoa zenean bere bizitza nolakoa zen azaltzen du , eta horrelakoxea da : Bere bi lagun onenekin ( Marshall Eriksen eta Lily Aldrinekin ) Nueva York-en bizi da pisu batean . Beste bi lagun on ditu : Barney Stinson eta Robin Scherbatsky.
Lily eta Marshall ezkondu nahi dira baina batsuetan arazo larriak izaten dituzte , Robin Ted-ekin ateratzen egon zen baina utzi zuten...eta berriro elkar bueltatu ziren...eta berriro utzi zuten...
Eta Barney...Barney bere ideiak eta politika pertsonalak ditu , eta ideia gehienetan emakume batekin ohean bukatu behar du .
Pertsonaiak :
Hauexek dira pertsonaien datu zehatzak :
Theodore "Ted" Evelyn Mosby : Arkitektua da , eta seriearen protagonista . Hasko pensatzen du gauza guztietan eta hori da bere arazorik larriena , bere lagunek esaten dioten bezala . Etorkizunean seme bat eta alaba bat ditu ,Luke eta Leia ( nongoak izango dira izen horiek...).
Marshall Eriksen : Ted-en lagunik onena unibertsitatetik eta Lilyren ezkongaia seriearen hasieran . Zintzoa da eta oso zorte onekoa mahai jokoetan . Unibertsitatean zuzenbidea ikasten du .
Barney Stinson : Dudarik gabe , serie honetako pertsonairik barregarriena , ez du ezkontzan sinezten eta bikoteko bizitza gorrotatzen du . Oso ondo jantzita doa beti , funeraletan ezik ; eta misterio hasko ditu bere inguruan : non bizi da ( hau episodio batean azaltzen da ) non lan egiten du eta zertan , eta bere aberastasunaren zergatia.
Lily Aldrin : Marshall-en ezkongaia eta Ted-en laguna unibertsitatetik . Irakaslea da , baina bere ametza margolaria izatea da .
Robin Charles Scherbatsky, Jr : Seriean agertu den , Ted-en lehen amodioa da . Kanadatarra eta kazetaria da ; bost txakur ditu , baina umeak gorroto ditu ; Ted maite zuen baina konpromisuari beldurra zion eta bere sentimenduak adierazten ez daki.
Guztira :
Nire ustez oso serie ona da , barre hasko eragiteko gidoia , pertsonai interesgarriak eta historioaren base on bat ( bere emaztea nola ezagutu zuen ).
Episodio bakoitza 20-25 minutuko iraupena du eta 4.denboraldia emititzen ari dira espainian , LaSexta kanalan .
Komedia generoko serierik onenetarikoa da , baina pertsonalki , ingeleraz subtituloekin ikustea nahiago dut , LaSextan pertsonaiei jarri dizkioten ahotsak originalekin hasko bereizten dira.
Hurren arte.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: