NORBAIT EZAGUTZEKO BALIO IZAN ZIZUNA

No profile photo Ikastolako bizitza | 2022-05-24 21:03

DBH3. mailako gaztelaniako eta etikako proiektua. Proiektu hori bi irakasgaietarako zen. Gaztelaniarako eta etikarako. Flavita Bananaren lan bat aztertu behar genuen eta ni Urkorekin nintzen. Gogoratzen naiz, izenburuan Flavita bananeision ipini genuen txantxetan eta ia ia ahaztu zitzaigun kentzea. Gainera, bere lanak entretenigarriak iruditu zitzaizkigun eta egun horretatik aurrera txantxaren kontuarekin, badakit nor den Flavita Banana eta badakit zer egiten duen. Bere lanak, feminismoari eta maitasunari buruz doaz eta komiki txikiak egiten ditu. Gainera, bere abizena ere badakit, Pedrosa delako, motoGP-n agertzen dena bezala, hau da, bere izena eta abizena badakit eta bere lana ere. Egun horretan gutxi gora behera, ezagutu nuen.


Utzi iruzkina: