Zer dira IKASBLOGAK?
CodeSyntax enpresak Bitakora softwarearekin sortutako blog-komunitatea da Blogak.eus. Helburua argia da: oso modu errazean, edonork bloga sortu ahal izatea, doan, samur eta euskaraz; euskal internautei baliabide erabilterraz bat eskaintzea, sarean euskarazko edukia sortu dezan, bakoitzak bere zaletasun eta premien arabera.
Blogak.eus sortu genuenetik nabaritu dugu asko izan direla gure komunitatean blog sortu duten ikasle eta irakasleak. Ikasgelan teknologia berriak lantzeko, edo komunikazioarekin lotutako ikasgaiak lantzeko erreminta praktikoa dira blogak. Gainera, gure plataforma honetatik kanpo ere, oso ohikoa da ikastetxeetan hainbat blog sortzea (ikasgela osoarena, edo ikasgai batena), non irakasleek gelan egindako zenbait ekintza plazaratzen dituzten, ikasleen laguntzarekin, gurasoek etxetik ikus ditzaten.
Ikastetxeetan dagoen premia horri erantzuteko sortu ditugu Ikasblogak, hain zuzen ere. Ikastetxeek eta irakasleek blogak sortzeko duten behar hori erraztu nahi du Ikasblogak erremintak, guztia ere plataforme teknologiko erabilterraz batean, eta euskara hutsean (normalean ikastetxeek erdarazko erremintak erabiltzera behartuta baitaude).
Nola sortu Ikasblog bat
- Irakasleak "ikasgela" sortu behar du.
- Irakasleak kodea lortu behar du eta ikasleei pasa.
- Ikasleek bloga sortu behar dute, kode hori erabilita. Horrela, ikasgela (eta irakasle eta ikastetxe) bati lotuta geratuko dira.
Ezaugarriak
- Ikastetxearen eta Ikasgelaren araberako antolakuntza, taldeka ikusi, antolatu eta kudeatu daitezen gela edo ikastetxe bereko blogak. Ikasmailaka, urteka, ikasgaika, eta abar.
- Izen-emate eta identifikazio-sistema berria, ikasle eta irakasleentzat errazagoa, norberaren jarduna gela eta ikastetxe batera lotzeko aukerarekin.
- Irakasleentzat kudeaketa aurreratua. Irakasle "rol" berri bat sortu da plataforman, blogari batek baino aukera gehiagorekin, besteak beste, gela/ikastetxe bateko blog metaketaren jarduna ikuskatu eta gidatzeko.
- Guztia ere Blogak.eus plataforma integratuta, blog-komunitate horrek berezko dituen ezaugarriekin: doakoa da, euskara hutsean, erabilterraza, teknikoki arina eta mugikorretara egokitua.
Erabiltzaile motak
- Irakasleak.
- Ikasleak.